Eztabaida:Aurre-alboko sistema

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezabatzeko proposamena (dagoeneko kendua)[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honek akats larriak ditu, eta horiek zuzendu ezean ezabatu beharko litzateke. Arazoak:

  • Ez dator bat Euskal Wikipediako formatu hitzarmenekin. Bereziki, ez du definizio garbi bat ematen. Ematen du giza anatomiako zerbaitez ari dela (zehazki, nerbio sistemako zati batez), baina lehenengo esaldia irakurrita ez dakigu inondik inora ere zertaz ari den.
  • Anatomiako hain gai zehatza izanik, erreferentziaz ondo hornituta egon beharko litzateke. Ez dakar bat bera ere.
  • Erdal wikipedietan gai bera lantzen duten artikuluetara jotzeko loturak ere izan beharko lituzke; ez dakar bat bera ere.
  • Azkenik, baditu hizkuntza arazo batzuk ere. Larriena, izenburua bera: «Aurre Alboko Sistema». Letra larrien erabilera okerra da hori, eta artikuluan bertan beste era batera dator: «aurre-alboko sistema». Ez dakit zein den izenburu egokia (ez naiz aditua gai horretan, eta gure inguruko erdara nagusietan zer izen duen ere ez dakit...), baina letra xehez datorren bigarren hori egokiagoa dela bistan da. Bateratu beharko litzateke, behintzat.

Akats horiek zuzentzen ez badira, ezabatu beharko da. --Xabier Armendaritz 2018-05-02, 08:18 (UTC)

Akats horietako gehien-gehienak konponduta zeuden bi egun geroago; horrenbestez, nire ezabatze proposamena kendu nuen. --Xabier Armendaritz 2018-05-07, 08:07 (UTC)