Eztabaida:Brujas

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa! Euskaltzaindiak euskal izen ofizial gisa bi modutan arautu badu (Brujas/Brugge), zergatik hemen bat jartzen dugu soilik? Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 11:25, 5 Maiatza 2009 (UTC)

Arauan hau esaten da, gainera: "Adibidez, Belgikako Brugge hiria era askotara idatzi da tradizioan:
Bruge (Lapitz), Bruges (Narbaitz, Voltoire), Brujas (Lhande, Mendiburu, Anabitarte, J.I. Arana); azken urteotan,
Brujas forma nagusitu da alde handiz (Elhuyar entziklopedia, Lur entziklopedia, Harluxet entziklopedia, Berria,
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskola-materialetarako hobespena; Karmelo Etxegarai, Luis Mari Mujika,
Pello Zabala, Joxan Elosegi, Martin Anso...). Ez erabat, ordea: Bruges/Brugge (Herria), Bruge (Koldo Izagirre)...
Horrelako kasu gutxi batzuetan, bi formak utzi dira aukeran: gaur egun nagusia dena (Brujas) eta jatorrizkoa
(Brugge)." Nik ez daukat izen bikoiztuaren edo Brujas horren alde ezer (ez zait azken hau batere gustatzen), baina argitu beharrekoa dela uste dut. --Orereta (erantzunak) 11:36, 5 Maiatza 2009 (UTC)

Bueno, inork ezer ez duenez gehitu, Brujas/Brugge-ra itzuli dut artikuluaren izenburua. --Orereta (erantzunak) 11:33, 7 Maiatza 2009 (UTC)

Euskaltzaindiak badio Brujas eta Brugge biak direla zuzenak euskaraz, hala bedi. Baina entziklopediako izenburu nagusitzat bakarra aukeratuko nuke (bata ala beste, berdin zait). Gero artikuluan adieraziko dugu biak direla zuzenak. Beste artikulu askotan, nahiz eta euskaraz modu batean baino gehiagotan adierazi, bat aukeratu eta gero esplikatzen da (adibidez: Botika/Medikamentu/Farmako, Copyright/Egile eskubide, Biarritz/Miarritze eta abar). Nik, gauzak argiago ipintzearren, bakarra ipiniko nuke. (Eta barkatu hain berandu erantzun izana...) --josugoni (erantzun hemen) 21:38, 7 Maiatza 2009 (UTC)
Bai, nik hori zen neukan zalantza nagusia. Bakarra jarriz gero, badirudi (goian jarri dudan aipauan oinarrituz) Euskaltzaindiak Brujas lehenesten duela Brugge beharrean. (Niri erabaki horrek zalantzak sortzen dizkit, gaztelaniaren exonimoak horrela lehenestea ez zaidalako egokia iruditzen; baina hori bada Euskaltzaindiaren erabakia...). Hortaz, zein iritzi duzue besteek, bat jarri (Brujas?) edo Euskaltzaindiak jasotzen dituen biak jartzea (Brujas/Brugge)? Nik, zalantzetik, Josugonik esandakoa kontuan hartuz Brujas jarriko nuke... --Orereta (erantzunak) 10:40, 8 Maiatza 2009 (UTC)
Brujas jarriko dut izenburu nagusitzat, Euskaltzaindiak ematen dituen bi aukeretatik lehena delako eta hiztegi gehienetan halaxe ageri delako. Orereta, Euskaltzaindiak ez du Brujas onartu gaztelaniazko exonimoa delako, baizik eta euskaraz tradizioa baduelako, testu zaharretan azaltzen delako. Bigarren formatzat Brugge onartu baldin badu, horrek zera esan nahi du: edo euskarazko tradizio hori ez dela oso ugaria, edo ez dela uniformea (Brujas ez ezik, beste forma bat edo batzuk ere erabili izan direla, alegia). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:15, 20 Maiatza 2010 (UTC)