Brujas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Brujas
Brugge

 Flandria
Bruggeko ubide bat
Bruggeko ubide bat
Brujasko bandera

Brujasko armarria

Izen ofiziala Brugge
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Belgika
 Flandria
Mendebaldeko Flandria
Koordenatuak 51°13′00″N 03°14′00″E / 51.21667°N 3.23333°E / 51.21667; 3.23333Koordenatuak: 51°13′00″N 03°14′00″E / 51.21667°N 3.23333°E / 51.21667; 3.23333
BrujasBrugge non dagoen adierazten duen Belgika-ko/-go/-eko mapa
Brujas
Brugge
Eremua 138,4 km2
Biztanleria 116.741 bizt. (2010)
Dentsitatea 843,5 bizt./km²
http://www.brugge.be


Brujas edo Brugge[1] (nederlanderaz: Brugge; frantsesez: Bruges) Belgikako ipar-mendebaldeko hiria da, Flandrian kokatua, Belgika osoko hiri jendetsuenetan seigarrena. Mendebaldeko Flandria probintziako hiriburua da, eta Reye ibaiaren ertzean dago, Ipar itsasotik 13 km-ra. Apezpikutegia du.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Izena Azalera
(km²)
Biztanleria
(01/01/2008)
I




Brugge (barrutia)
- Erdigunea
- Kristus-Koning
- Sint-Jozef
- Sint-Pieters


1,01


37.164
19.822
4.480
5.349
7.513
II Koolkerke 4,17 3.217
III Sint-Andries 20,65 19.427
IV Sint-Michiels 11,62 12.286
V Assebroek 8,52 19.257
VI Sint-Kruis 13,77 16.113
VII Dudzele 21,92 2.578
VIII



Lissewege
- Lissewege
- Zeebrugge
- Zwankendamme

11,44


7.058
2.470
3.865
723
Iturria: Brujasko udalaren webgunea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruggeko mapa, 1771-1778. urteetakoa.

Jatorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar aurreko galiar aroko giza-jarduera eskasa da. Lehenengo gotorlekuak eraiki ziren Julio Cesarrek Menapii konkistatu ondoren K.o. lehenengo mendean, kostaldea piratengandik defendatzeko. Frankoek zonaldea kontrolatu zuten galiar-erromatarren ostean, 4. mendearen inguruan Pagus Flandrensis moduan administratu zutelarik. 9. mendeko bikingoen erasoak zirela eta erromatar gotorlekuak berriztu ziren. 837. urtean Balduin Burdinbeso Flandriako lehen kondeak gaztelu bat eraiki zuen zubi baten ondoan (brugge), eta bertan bizi izan ziren Flandriako konde aberats ahaltsuak XIV. mendera arte.

Urrezko aroa (12. mendetik 15. menderarte)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brujasek 1128ko uztailaren 27an, hiri gutuna eskuratu ondoren, ubide eta horma berriak eraiki zituen. 1050tik aurrera etengabeko buxadurak eragotzi zuen hiriak itsasora zuen irteera. Halaere, 1134ko ekaitzak ubide natural bat egin zuen Zwinerako bidea zabalduz. Itsas sarrera hau Dammeraino heltzen zen, Brujasko merkataritzako zonaldea bilakatu zena.

Hain oparoa zen hiria, non bertako merkatari batek ordaindu baitzuen Joan Lurgabeak Flandriako azken kondeari ezarri zion bahitura-sari izugarri handia (400.000 urre-koroa). Brujas garrantzi handiko portu bihurtu zen; bertatik merkaturatzen ziren Flandriako oihalak, Ingalaterrako artilea, Eskandinaviako zura, Errusiako anbara, Espainiako ardoa eta Veneziako zeta, besteak beste. XIII. mendean, Hansaren kontsul-hiria bihurtu zen. Artea nabarmen garatu zen Brujasen ere.

1301. urtean, Filipe Ederra barne-gatazka eta gerrez baliatu zen bertan sartzeko. Filipe II.aren garaian (1363-1404) erlijio-gerrek hiriaren gainbeheraren hasiera ekarri zuten.

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brujasek toki estrategikoan kokaturik zegoen iparraldeko Hansako Liga eta hegoaldeko merkataritza-bideen artean. XIII. mendearen hasieran, Brujas flandiar eta frantziar ehun-azoken zirkuituan zegoen, baina azoken sistema desagertu zenean, Brujasko merkatariek beste bide bat bilatu zuten. Italiatik kapitalismoko forma berriak kopiatu zituzten. Honen arabera, merkatuen ezagutzak, arriskuak eta etekinak partekatzen zituzten. Truke ekonomikoaren forma berriak erabili zituzten kanbio-letrak eta kreditu-letrak besteak beste[2]. Hiriak pozarren pozez kanpoko merkatariak onartu zituen, aipagarrienak portugaldarrak, piperbeltzaren eta espezien tratulariak[3]. Hiriko bizitza birpiztearekin 12. mendean, artilearen merkataritza, ehun-industria eta jantziaren merkatua garatu ziren hiriko harresien barruan eta soberakinak modu seguruan gorde ziren Flandesko konteei babesarekin. Hiriak Ingalaterrako eta Eskoziako artile-ekoizleen barrutiak izan zituen. Ingalaterrako kontaktuek Normandiako alea eta Gaskoniako ardoa ekartzen zuten. Portua beterik zegoen Hansako itsasontziez. Damme eta Sluys joan behar ziren koka berriak egokitzeko. 1277an, Genoako lehengo merkataritza-flota Brujasko portuan agertu zen, geroko beste merkatari batzuekin batera, lortu zuten Brujas Mediterraneoarekin loturarik handiena izatea. Garapen honek ez zituen bakarrik ekialdeko espeziak ekarri baizik eta merkataritza- eta finantzazko teknikak eta kapital fluxua ere, zeinak laster Brujasko Bankua sortu baitzuten. Burtsa 1309an sortu zen (beharbada, munduko lehena) eta XIV. mendeko Herbehereetako diru-merkaturik sofistikatuena bilakatu zen. Veneziako galerak nahiko berandu heldu ziren 1314an[4]. Merkatari asko ongietorriak ziren Brujasen, hala nola, Gaztelako artile-merkatariak, XIII. mendean lehenbizi heldu zirenak. Kanpoko merkateriek hiriko merkataritza-zonaldeak hedatu zituzten. Haiek aparteko komunitateak osatzen zituzten, berezko legeekin gobernaturik 1700 ondoko ekonomia-kolapsora arte[5]. Aberastasun horrek bidea eman zien matxinadei, gehienak armadak kontrolatuta. Halaere, 1302an, Brujasko matutiak (Flandriako miliziak egindako gaueko frantziar goarnizioaren sarraskia) populazioak Flandriako konteekin, indarrak lotu zituen frantziarren kontra eta hauek garaitu zituzten urrezko ezproien guduan. Jan Breydel eta Pieter de Coninck estatuak, matxinadaren buruzagiak, Merkatu Handiko plazan ikusgai daude. Hiriak paramilitarreko milizia iraunkorra mantendu zuen, denbora joan ahala ospe lortu zuena haren profesionaltasuna eta espezializatutako unitateengatik. Miliziakoek haien armak erosten eta mantentzen zituzten, familien estatus eta aberastasunaren arabera. XIV.aren mendearen amaieran, Brujas Lau Kideetako bat izan zen, besteak Brujas Frankoa, Gante eta Ypres ziren. Elkarrekin parlamentu bat osatu zuten, baina haien arteko iskanbilak ugariak ziren[6]. Filipe Onberak, Burgundiako dukeak, XV. mendean Brujasen, Bruselan eta Lillen ezarri zuen gortea, Europa osotik artistak, bankariak eta beste pertsonalitate nabarmen batzuk erakarriz[7]. Brujasko ehuleak eta iruleak munduko onenak omen ziren eta populazioak 200.000 biztanle lortu zituen[8][9]. Flandriar eskolaren olio-pinturaren teknikak famatuak ziren. Ingeleraz imprimatutako lehenengo liburua William Caxtonek Brujasen argitaratu zuen. Hau gertatu zen Eduardo IV.a eta Rikardo III.a hirian erbesteratuta zeuden bitartean.

1500 ondorengoko gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1500. urtearen ondoren, Zwin kanala (urrezko badia) hiriari oparotasuna eman ziona, hasi zen buxatzen eta urrezko aroa amaitu zen[10]. Hiria laster jarri zen Anberesen eta Herbeheren ostean. XVI. mendean, Karlos V.a germaniar enperadorearen garaian, hiri indartsua zen Brujas, baina oihalgintzaren gainbehera hasia zen, eta Brujasko hiriak galdu egin zuen arian-arian aurreko mendeetan irabazitako guztia. Gante, Ypres eta, ondoren, Anberes izango ziren Iparraldeko merkataritzan nagusituko ziren portuak. XVII. mendean zehar, brodatu industria garatzean, ahaleginak egin ziren joan zen ospea ekartzearren. 1650 hamarkadan hiria Ingalaterrako Karlos II.aren eta haren gortearen basea izan zen, erbesteratuta zeuden bitartean[11]. Itsasoko azpiegitura berritu zen eta itsasoarekin lotura berriak egin ziren, nahiz eta arrakasta eskasarekin, Anberes nagusi zelako. Brujas poliki-poliki pobretu zen, garrantzia galduz eta haren populazioa gutxitu zen 200.000 biztanletik 50.000 biztanlera 1900. urtean[12].

Bizkaiko Kontsuletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri zaharreko Biskayers Plaatz izeneko plazak gogora ekartzen du euskal herritarrek XIV. mendearen hasieratik aurrera bertan izan zuten kontsuletxe edo merkatari-etxea. Bizkaiko Kontsuletxeak Hego Euskal Herriko merkatarien negozioak bideratu zituen Brujasen, XVI. mendearen bukaeran, Espainiaren inperialismoaren aurka altxatu ziren flandriar abertzaleen eraginez utzi egin behar izan zuten arte (1577-1578). Bizkaitarrek XVII. mendean kontsuletxea berriz ezartzeko egin zituzten ahaleginek ez zuten inolako fruiturik eman. XV. mendean Gaztelako koroak bere kontsuletxea zabaldu zuen Brujasen, Bizkaikoarekin zer ikusirik izan gabe, eta elkarren artean tirabira handiak izan ziren ondoko urteetan.

Susperraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko azken erdian, Brujas munduko lehenengo helburu turistikoaren bat bilakatu zen. Hara britainiar eta frantziar turistak bidaiatzen zuten. 1909an, Brujas aurrera: Turismo garatzeko elkartea izenekoak funtzionatzen zuen. 1965 urtearen ondoren Erdi Aroko hiriak berpizkunde bat gozatu zuen. Egoitz- eta merkataritza-egiturak zaharberritu ziren. Monumentu historikoek eta elizek turismoaren eta ekonomiaren gorakada eragin zuten alderdi zaharrean. Nazioarteko turismoak gero eta garrantzitsua da eta egindako esfortzuek lortu zuten 2002n Brujas Europako kulturako hiria izendatua izatea. Honek urteko bi milioi turista erakartzen ditu. Zeebrugge portua, 1907an eraiki zen. Alemaniarrek erabili zuten I. Mundu Gerran. 1970an handitu zen eta 1980an Europako porturik modernoetako bat bilakatu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brujas abeltzaintza- eta nekazaritza-eskualde baten erdian dago, mende-hasieran zabaldu zen ubideari esker (Brujas eta itsasoa lotzen dituena, hain zuzen) nolabaiteko industria izan duena. Oso turismo-gune garrantzitsua da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri zahar ikusgarria da, ubide ugarik zeharkatua. Monumentu asko gordetzen du: XIII. mendeko kanpandorrea, XIII-XVI. mendeetako azoka, XIII. mendeko museoa, XII. mendeko basilika, XIV. mendeko udaletxea, XIII. mendeko Andre Mariaren eliza, X. mendeko katedrala, eta abar.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Brugge KV futbol kluba da hiriko kirol-elkarte nagusia, eta Cercle Brugge KSV da haren lehiakide tradizionala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brujas Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindiak euskara baturako biak ditu onartuak, 157. arauan.
  2. Mack Ott (2012). The Political Economy of Nation Building: The World's Unfinished Business. Transaction Publishers. p. 92.
  3. James Donald Tracy (1993). The Rise of Merchant Empires: Long-Distance Trade in the Early Modern World, 1350-1750. Cambridge U.P. p. 263
  4. Braudel, Fernand, The Perspective of the World, in Vol. III Civilization and Capitalism, 1984
  5. William D. Phillips, Jr. "Local Integration and Long-Distance Ties: The Castilian Community in Sixteenth-Century Bruges", Sixteenth Century Journal (1986) 17#1 pp 33-49
  6. Philip the Good: the apogee of Burgundy by Richard Vaughan, p201
  7. Jan Dumolyn, "'Our land is only founded on trade and industry.' Economic discourses in fifteenth-century Bruges", Journal of Medieval History (2010) 36#4 pp 374-389
  8. Spruyt, H. (1996). The Sovereign State and Its Competitors: An Analysis of Systems Change. Princeton University Press. p. 88. ISBN 9780691029108. Retrieved 2015-03-13.
  9. Dunton, Larkin (1896). The World and Its People. Silver, Burdett. p. 160.
  10. Charlier, Roger H. (2010). "The Zwin: From Golden Inlet to Nature Reserve". Journal of Coastal Research 27 (4).
  11. David Plant (2007-09-10). "Charles, Prince of Wales, (later Charles II), 1630-85". British-civil-wars.co.uk. Retrieved 2009-07-07.
  12. Dunton, Larkin (1896). The World and Its People. Silver, Burdett. p. 160.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]