Eztabaida:Diego Pérez de los Cobos

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arratsalde on, nik ez dut zalantzarik de los Cobos tortura kasuetan ibili zela. Are gehiago ohikoak ziren komando torturatzaileetako kide bat zela. Baina kondenarik gabe eta bera salatu duten hain pertsona gutxi egonda, Melitón Manzanas eta Antonio González Pachecoren "klubean" sartzea (hau da, nik egin dudana) agian gehiegizkoa da. Zer deritzozue @Iñaki LL: eta @Marklar2007:? Ondo segiǃ-Oraina (eztabaida) 18:53, 1 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]

Arratsalde on Oraina, beroan ezin da esan torturatzailea zela, orain albistea atera delako. Nik argi dut zer gertatu zen, baina eztabaida gutxi egon da kasu hauen gainean; bai gehiago Kepa Urraren kasuan, baina oraingo kasu hau berri-berria da, albiste bat. Bestalde, nire kezka da artikulu motza dela, eta aipu bat horrela jartzen bada, artikulu osoaren proportzio osoa hausten dela. Nik bi aukera ikusten dizkiot: kasu horri buruzko artikulu bat sortzea eta hona estekatzea, edo oin-oharren atala sortu eta aipua hor jartzea. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 20:54, 1 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
Epa Oraina: Nik ez dut kasua ezagutzen baina horrelako kalifikatzaileekin kontu handiz ibili behar da: alde batetik hobe da "hecho probado" bilakatu arte itxoitea eta, bestetik, kalifikatzaile neutrala baino emotiboa delako eta, azken finean, hau entziklopedia bat da.-Marklar (eztabaida) 21:33, 1 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
Aupa @Iñaki LL: eta @Marklar2007:ǃ Ba bai, arrazoia duzue, bihar pare bat buelta emango diot. Zeren eta horrela uztea... ez dakit ba. Marklar zut esan duzun moduan, hau entziklopedia bat da. Mila esker bioi.-Oraina (eztabaida) 21:41, 1 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]