Eztabaida:Donejakue bidea Euskal Herrian

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gipuzkoa eta Araba zeharkatzen dituen bidea[aldatu iturburu kodea]

Non dago Gipuzkoa eta Araba zeharkatzen dituen bidea? Bide hau kostaldekoa edo sakanakoa bezain garrantzitsua da, gaur egun asko erabiltzen ez den arren. Bide hau Irundik, Oiartzundik, Astigarragatik, Hernanitik Andoaindik doa eta Oria errekan gora doa Tolosa, Ordizia, Beasain, Segura eta Zegama zeharkatuz besteak beste, Aizkorriko san adriango kobazuloa zeharkatzen du arabara iritsi eta Gasteiztik pasatzen da. Hau da araba eta frantzia lotzen zuen biderik motzena eta donejakue bidea izateaz gain interes komertzial eta estrategiko handiko bidea Gaztelako erresumarentzat. Kostaldekoa oso garrantzitsua izango da donostiatik eta bilbotik pasatzen baita baino erromesen bide arrunt bat besterik ez da honekin konparatuz. Haritz Perez (eztabaida) 23:45, 30 iraila 2021 (CEST)[Erantzun]

Kaixo, Haritz. Wikipedia guztion artean egiten dugu, boluntario lana da, wikilari bakoitzak ahal duena egiten du hemen. Gai horretaz dakizunez, anima zaitez artikulu honetan bide garrantzitsu horren berri jasotzera eta dagokion artikulua sortzera. Edozertan laguntza behar baduzu, eskatu lasai. --Xabier Armendaritz 2021-10-01, 08:12 (UTC)