Eztabaida:Eguzki-sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesa wikipediako «Solar System» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Sistema solar» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Definizioko esaldia[aldatu iturburu kodea]

@Theklan: Ez dago definizioaren aldaketarik, zuk ematen duzun zenbaketa, hitz multzokari plural batez adierazia, "objektuak" oker ez banabil, gero adierazten da, eta ez zaio definizioari aldaketa semantikorik egiten. Lehen esaldian parentesia... ez dut eskulibururik eskueran orain, IVAPen beharbada, baina nire esperientziatik definizio batean / lehen esaldian ez dirudi egokia denik inondik ere (beharbada nonbait kontrakoa esaten du, auskalo). Eguzkia eta Lurra eta abar, ados letra larriarekin (nire zuzenketa: Euskaltzaindiaren hiztegi orokorrean letra xehez agertzen da). -Iñaki LL (eztabaida) 13:35, 10 abendua 2017 (UTC)

@Iñaki LL: Nik bi hauen artean ezberdintasun bat ikusten dut "desberdinetan" hitzaren esanahi posibleen artean. Baina beno, ñabardura bat baino ez da. Orain dagoen bezala uste dut askoz argiago dagoela. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:24, 10 abendua 2017 (UTC)