Eztabaida:Emakumeak literaturan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezabatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Artikulua gaizki idatzita dago, eduki urria, erreferentzia egokirik gabea eta oso partziala du... Ezabatzea proposatzen dut. --Xabier Armendaritz 2019-03-27, 08:29 (UTC)

Zuzendu beharko du, ez dago batere txukun. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:33, 27 martxoa 2019 (UTC)

Ezabatutako bertsioaren arazoen zerrenda[aldatu iturburu kodea]

Arazoak konpondu ez direnez, ezabatu dut. Hona hemen arazoen zerrenda:

  1. Hizkuntza akatsak (sintaxia, batez ere), definiziotik beretik hasita («emakumeek agertzen dira»).
  2. Informazio akastuna. Adibidez, esaldi batek hau zioen: «XIX. mendera arte emakumeen eginkizuna etxerako lanak egitera mugatua zegoen». Zientziak erakutsi digunez, ordea, Homo sapiens espeziea bizi izan den denbora gehienean (300.000 bat urtez, Neolitikoraino), emakumea gizonaren pareko izan da, zeregin guztietan (ehizean, adibidez). Gero, XX. mendea arte behintzat, nekazaritzako lanetan gizonaren pare edo gehiago aritu da.
  3. Emakume idazleen zerrenda oso partzialak: edo irizpide jakin bati jarraituz zerrenda osoa jartzen da, edo ez da zerrendarik jartzen; baina irizpide zehatzik gabe egindako zerrenda partzialek ez dute zentzurik.
  4. Erreferentzia taxuzkorik ez: Bizenta Mogeli buruzkoa zen erreferentzia bakarra, ez zegoen emakumeek literaturan izandako jarduerari buruzko erreferentzia espezializaturik.

Arazo horiek gabeko bertsio bat behar dugu. --Xabier Armendaritz 2019-03-31, 21:13 (UTC)