Eztabaida:Eneko Lopitz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Patronimikoa[aldatu iturburu kodea]

Txokoan Assar, Lainobeltz, Iñaki LL, Luistxo, Marklar, Protoeuskaldun, Theklan, Xirkan eta Xabier Armendaritz izaten ari garen eztabaida jarraituz (Errege-erreginen izenak), patronimiko zehatz batez aritzea gustatuko litzaidake. Euskal 192. arauko irizpideen arabera, ponte-izena santutegian ez bada agertzen, Euskal izendegiko forma hobetsia aukeratzen da. Kasu honetan forma hori Lope dela dirudi. Patronimikoa egiteko, ponte-izenari -itz gehitzen zaio, gure kasuan Lopeitz eginez. Horregatik, artikulu honetan patronimikotzat Lopeitz erabiltzea proposatzen dut.-Urtar (eztabaida) 10:40, 14 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

192. arauko irizpideez gain, berariazko lanek ere Lopeitz formaren alde egiten dute (ikus Lope). Oker ez banago, Lopez/Lopetz/Lopitz hobesteko erreferentzia bakarra Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak proposatutako gaur egungo deituren zerrenda da (Euskal Deituren Izendegia), arau kategoriarik ez duena.-Urtar (eztabaida) 10:36, 26 abendua 2020 (CET)[Erantzun]