Eztabaida:Entamoeba

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Genero honen sailkapen zientifikoan hau proposatu nuen artikulua sortzerakoan, ingelesezko Wikipedia eredutzat hartuz: -Filuma: Amoebozoa -Klasea: Archamoebae -Generoa: Entamoeba

Ingelesezko Wikipedian ez ezik, gaztelaniazko eta katalanezko Wikipedian sailkapen bera ikus daiteke

Aldiz, aldaketa egin duenak hau jarri du: -Azpifiluma: Conosa -Intrafiluma: Archamoebae.

Gustatuko litzaidake jakitea zein izan den erabilitako irizpidea sailkapen hori egiteko, kontuan hartuta Wikipedia gehienetan ez dela agertzen sailkapen hori. Mila esker. -Josu (eztabaida) 19:59, 29 ekaina 2015 (UTC)

Ni hemen dagoena erabiltzearen alde. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:15, 30 ekaina 2015 (UTC)
Aupa! Theklanekin bat nator, ITISekin bat egiten du eta. Josu, zer uste duzu?--Marklar (eztabaida) 17:34, 30 ekaina 2015 (UTC)
Buf!, oso nahasia da gaia.... Theklanen erreferentzia eta Marklarrena ez datoz bat, kategoria taxonomiko desberdinak erabiltzen dituzte. Ez dakit zein izango den zuzena. Garbi dagoena da afera nik uste nuen baino korapilatsuagoa dela... Baina tira, bat erabiltzekotan Theklanek proposatzen duena nik ere aukeratuko nuke. -Josu (eztabaida) 17:58, 30 ekaina 2015 (UTC)
Ba horrela izan dadin mugituko dut momentuz... ea nola ateratzen den! -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:02, 1 uztaila 2015 (UTC)