Eztabaida:Euskararen debekua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskararen debekua edo Euskararen aurkako debekua? - --Joxemai; (erantzunak) 08:37, 13 Maiatza 2011 (UTC)

Euskararen aurkako debekua ez litzateke guztiz zuzena izango, semantikoki: «euskararen aurka, zerbait debekatu dute» esan nahiko luke, eta guk hemen adierrazi nahi dugu euskara bera debekatu dela. Beraz, aukera hauek ikusten ditut:
  1. Euskararen debekua: «euskara debekatu dute» esanahiaz gainera, «euskarak zerbait debekatu du» uler liteke, baina nekez ulertuko dugu horrela, ez baita logikoa. Gainera, lehenengo esaldia irakurtzearekin uxatuko zaigu anbiguotasuna.
  2. Euskarari ezarritako debekuak: argixeagoa. Luzexeagoa ere bai.
Neronek dagoen bezala utziko nuke, baina bigarrena ere ez nuke gaitzetsiko, lankideok aldatu beharra ikusten baduzue.
Hobeto pentsatuta, bigarrenaren alde egiten dut, zehatzagoa dela uste dut. Euskara osorik gutxitan debekatu da, hizkuntzaren errepresio hori euskararen erabilera jakin batzuk debekatzera bideratu da gehienetan. Beraz, Euskarari ezarritako debekuak izenburua jarriko nuke. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:39, 13 Maiatza 2011 (UTC)
Ondo iruditzen zait Euskarari ezarritako debekuak ere.--Unai (esan) 18:28, 13 Maiatza 2011 (UTC)

Jarrerak eta iritziak[aldatu iturburu kodea]

Kenduko nituzke. Nik debekuetara mugatuko nuke artikulua. Bestela, oso luzea atera daiteke.--Unai (esan) 10:13, 13 Maiatza 2011 (UTC)

Bat nator Unairekin. Debekuekin, material piloa dugu dagoeneko... Beste artikulu baterako (Euskararen aurkako jarrerak eta iritziak, adibidez) gordeko nuke beste hori. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:33, 13 Maiatza 2011 (UTC)
Ba beharbada bai, hobe kentzea. Gainera atal horretan aipatutako "euskaltzale" horietako asko oraindik bizirik daude... eta hobe katramilatan ez sartzea. -Euskalduna (esaidak hemen) 10:13, 13 Maiatza 2011ko maiatzaren 13a (UTC)
Ados esandakoekaz.--Janfri; bai esan? 13:44, 14 Maiatza 2011 (UTC)

Artikuluaren egitura[aldatu iturburu kodea]

Hasierako oldarraren ondoren, artikulua nahastu samar geratzen ari dela deritzot. Berregituraketa bat proposatzen dut: debekuen aipamen literalak beste hizkuntza batean daudenean, erreferentzietara pasa, testuan aipamen labur bat eginez; egitura nagusia kronologikoa izatea; osagarri moduan debeku tematiko pare bat soilik jartzea, izenei buruzkoa eta eskolako debekuen inguruan esaterako. - --Joxemai; (erantzunak) 06:14, 15 Maiatza 2011 (UTC)

Ados, baina nik ez dut astirik.--Unai (esan) 10:47, 16 Maiatza 2011 (UTC)
Erreferentziaz gain oharrak ere jar daitezke, hau da, agertzea "Kritikatu zutenen artean Urliak1-oharra" eta behean bere kritika azaltzea, baina erreferentzietatik at. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:54, 17 Maiatza 2011 (UTC)

Artikulua nabarmentzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2011-12-06.