Eztabaida:Euzko Alderdi Jeltzalea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

«Ustelkeria EAJko alderdikide batzuetan»[aldatu iturburu kodea]

Egunon: Zera, zalantza bat dut. Zilegia da "Ustelkeria EAJko alderdikide batzuetan" azpitituluak hainbesteko indarra izatea, benetan ez baldin badaude hainbesteko ustelkeria kasu?. Gainera nahiz eta harremana izan "klientelismoa" eta ustelkeria ez dute esan nahi berdina. Ondorioz "historia" atalaren barruan utzi dut. Hala eta guztiz ez dakit erabaki zuzenena den. Zure iritzien zain. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 11:00, 1 azaroa 2017 (UTC)

Uste dut atal hori beharrezkoa dela, hedabideetan askotan agertu izan direlako EAJri lotuta diru publikoaren erabilera oker horiek. Azpiatala non jarri ez dut garbi ikusten, baina ez zait «Historia» atala baino toki egokiagorik bururatzen... Izenburuari dagokionez, egia da ez dela zehatza. «Jelkide batzuek diru publikoa bidegabeki erabiltzea», beharbada? --Xabier Armendaritz 2017-11-01, 11:33 (UTC)
Ados Xabier. Horrela idatziko dut orduan.-Oraina (eztabaida) 11:44, 2 azaroa 2017 (UTC)
@Oraina:@Xabier Armendaritz: Kaixo, nire aletxoa jarriko dut hemen. Orain dagoen izenburua traketsa eta behartua iruditzen zait. Nik EAJ barruko ustelkeria kasuak edo Jelkideen ustelkeria kasuak jarriko nuke. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 17:25, 2 azaroa 2017 (UTC)