Eztabaida:Ezpata-arrain

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Espeziearen euskal izen arruntak[aldatu iturburu kodea]

Oso nahaste borraste handia dakar artikulu honek.

esparloia (Donostia, Pasaia), ezpalarta, espelarta (Hondarribia) eta antzekoak, Orcinus orcari dagozkio. cf fr. épaulard, ca espadarte... eta abar.

Bai, hiztegi batzuek eta informante batzuek ere hala adierazten dute, Esparloia zer dan? Zera, 'pez espada'. Kontua da buruan duten irudia ez dela Xiphiasena, Orcinusena baizik.

Nahasmenaren jatorria arren bizkar-hegatsa da noski. Erromantzeko fomrak épaule, espalda eta, 'espada'ren oso antzekoak dira, eta hegatsa ere zuzena eta altua izan ohi da, eta ura 'ebaki' egiten du.

Hori guztia txukundu bahar da. -—Aurreko iruzkin sinatugabea 82.130.196.70 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014ko abuztuaren 5‎a, 11:46).

Guretzat iturri fidagarria den Euskaltermek txitxi-ezpata edo ezpata-arrain izen arrunta duen arrainak Xiphias gladius (Linnaeus, 1758) duela izen zientifikoa dio. Beste izen arruntak Xabier lankideak gehitu zituen (ikusi artikuluaren historiala) eta, betiko moduan, nahiko iturri onak dituela ematen du. Edonola ere, arrainen izen arruntak askotan herriz herri (eta baita herri jakin batean arrantzalez arrantzale) espeziez aldatzen dira askotan. Artikulua txukuntzeko gai bazara, tira! Wikipedia guztiona da eta guztiok eskertuko dugu lan duina. --Marklar (eztabaida) 15:27, 5 abuztua 2014 (UTC)
Nahasterik izatekotan, iturritzat aipatu diren hiztegietan dago (Orotariko Euskal Hiztegia eta Plazido Muxikarena). Beraz, argitalpenen batean adituren batek hiztegi horiek huts hori dutela salatzea behar genuke, gero artikulu honetan argitalpen hori aipatuta ustezko nahaste hori zuzendu ahal izateko. --Xabier Armendaritz 2014-08-05, 18:51 (UTC)