Eztabaida:Fa maior
Itxura
Adibidea
[aldatu iturburu kodea]@Ksarasola: Agian oker nabil, baina partitura irakurrita adibideko abestia re minorean dagoela esango nuke nik Lainobeltz (eztabaida) 14:48, 3 apirila 2023 (CEST)
- Eskerrik asko, Laino beltz.
- Minor noiz den ez dakit bereizten nik. Hasteko partitura hasiera begiratuta, eta bostunen zirkulua artikuluko irudia begiratuta, maior jarri dizkiet score partitura duten guztiei. Geroago nuen maior/minor kontua errebisatzearena. Alabari edo galdetuta. Zuk badakizu bereizten? Ahal duzu errepasatu azken orduan egin ditudanak?
- Katalanek duten kategoria-sistema kalkatzen saiatzen ari naiz, hiru kategoria bakarrik geneukan.
- Eskerrik asko. Ksarasola (eztabaida) 14:58, 3 apirila 2023 (CEST)
- @Ksarasola: Isil-isilik adibidez, mi maiorren dagoela esango nuke, baina partituran gako-armadura gaizki jarrita duela (lau sostenituduna beharko luke, Westminsterreko laurdenak daukan bezala). Gaur sortu dituzunak joango naiz begiratzen, baina eskertuko nizuke editatu aurretik zu-zeu ziurtatiko bazina, nik baino ziurtasun handiagoz esan dezakeen norbaiti galdetuz.
- Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:32, 3 apirila 2023 (CEST)
- @Lainobeltz: Begiratu ditut goizean tonalitatearekin etiketatu ditudan denak horretaz dakien batekin. Lau-bost bat aldatu ditugu maiorretik minorretik. Listo. Orain dena zuzen dagoela uste dut. Eskerrik asko.
- Bestalde, ikusi dugu Olentzeroren partitura nahiko arraroa dela. Berri batekin ordezkatuko dut beste egun batean. Ksarasola (eztabaida) 21:50, 3 apirila 2023 (CEST)
- @Ksarasola: Milesker. Ondo izan :) -Lainobeltz (eztabaida) 21:52, 3 apirila 2023 (CEST)