Eztabaida:Frak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jaka buztanluze vs frak[aldatu iturburu kodea]

"Jaka buztanluze" kontzeptua behin bakarrik erabili da historian. Euskaltermek frak gomendatzen du. Euskaltzaindiak ere frak dakar. "Jaka buztanluze" ez dator, ez jakan ez buztanluzen. Elhuyarrek ere frak baino ez dakar. Garbizalekeria batzuetan justifikatua egon daiteke, baina behin baino erabili diren terminoetan ez, arren. Theklan (eztabaida) 15:18, 7 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]

Artikulu bi egin ditut: fraka eta jaka buztanluzea. Ingelesezko Wikipedian, esaterako, adigai biak bereizten dira. "Jaka buztanluze" frantsesezko queue-de-pie artikuluaren euskarazko baliokiderako erabili dut, Nola Erranek ematen duen lez. Kamiruaga (eztabaida) 15:43, 7 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]
Oker nago akaso, baina "frak" nik jantziari deitzen diot, ez etiketari. Theklan (eztabaida) 15:50, 7 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]
Euskaltzaindiaren definiziotik: Frak. Gizonezkoen jaka, atzealdean bi luzakin dituena eta zeremonia edo ospakizun berezietan janzten dena.. Hau da, frak kontzeptua jantziarena da, zuk jaka buztanluze gisa jarri duzuna. Bestetik, ez da egia ingelesez bi adigaiak bereizten direnik: dress coat dator tailcoat artikuluaren barruan, morning coat datorren bezala. Euskaraz frak artikuluak jantziari egin behar dio erreferentzia. Theklan (eztabaida) 16:00, 7 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]
"Frak" jakari nahi janzkiari deitzeko erabil daiteke, hizkuntza batzuetako Wikipedietan bereizketa egiten da: frac, frack eta white tieren baliokidea frak dateke, eta queue-de-pie eta tailcoatena jaka buztanluze. Zelan bereiztu ezpabere? Kamiruaga (eztabaida) 16:19, 7 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]
Ez dakit, ez dut ulertzen zein den bien arteko diferentzia. Soilik, hiztegian, frak hitzak jakari egiten diola erreferentzia. Theklan (eztabaida) 16:30, 7 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]
Espainierazko (frac), alemanezko (frack) eta ingelesezko (white tie) Wikipediek fraka janzki osotzat daukate -espainiera eta alemanaren kasuan, gainera, jatorri bereko hitza erabilita-; horretaz gain, Euskaltermek, esaterako, "fraken" ingelesezko ordaintzat, besteak beste, dress suit ekartzen du, hau da, janzkia. Halandaze, Euskaltzaindiaren Hiztegiak esaten duena gorabehera, zentzuzkoa iruditzen zait "frak" euskaraz ere janzki osoari deitzeko balio izatea, eta, ondorioz, frantsesezko queue-de-pieren euskarazko baliokidea "jaka buztanluze" izatea, Nola Erranek proposatzen duen lez. Kamiruaga (eztabaida) 17:04, 7 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]