Frak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fraka, tximeleta-begizta eta kapela luzedun gizonezkoa.

Fraka[1][2][3] ekitaldi garrantzitsuetan eta gau-ospakizunetan jazten den gizonezko janzki formal bat da. Egunez, eta arratsaldeko 19:00ak arte, ekitaldi-mota hauetarako ohikoena jaka janztea da, jaka buztanluzea, alegia. Gau-ospakizunetan jantzi nazionalek baino ez dute fraken maila berbera. Jakaren antzera, fraka protokoloak hala eskatu edo ezarritako ekitaldietan janzten da. Frakarekin batera tximeleta-begizta janztea nahitaezkoa da. Bestalde, maiz gizonezko frakdunak kapela luzea ere janzten dute, eta noiz edo noiz baita makila batez ere lagundu ohi dira.

Musika-munduan orkestretako musikari eta zuzendariek ere fraka janzteko ohitura handia dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «frak» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  2. «frak» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  3. «Frak» Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]