Eztabaida:Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Europako (hizkuntzen) Erreferentzi Marko Bateratua euskal wikipedian bilatzen ibili izan naizen bakoitzean aurkitu ez. Sartzen nituen hitzak Gaitasun artikulura eta horrelako beste antzeko batera bideratu eta artikulu hori ez zegoela adierazten zidaten. Azkenean artikulu hau beste hizkuntza bateko wikipediatik bideraturik topatu dut.

Tamalez, artikulu hau hobetzen lagundu beharrean beste bat sortzen hasia nintzen dagoeneko.

Artikulu honetan dagoen informazioa izango da, ziur aski, kaleko pertsona arruntari Erreferentzi Markotik gehien axola zaiona. Artikulu berrian dagoen plangintza zabalegia da, neuk ere ikusten dut.

Argi dago artikulu bakarra behar dela baina artikuluaren izenburua agian eztabaidatu beharko genuke. Dokumentuetan Europako Erreferentzi Marko Bateratua izango da gehien topatu dudan esapidea, baina wikipedia bezalako toki batean hizkuntzen hori ere sartu beharko genuke.

Nik hauxe proposatzen dut: Europako Hizkuntzen Erreferentzi Marko Bateratua

Wikipedia editatzen ni baino trebeagoa den baten bati eskatuko nioke:

1. artikulu honen izenburua aldatzea. Goiko Europako Hizkuntzen Erreferentzi Marko Bateratua proposatzen dut.

2. Nik sortu dudan Europako erreferentzi marko bateratua artikulua ezabatzea.--gorkaazk; Erantzun hemen)

Egina--Unai (esan) 10:42, 15 Maiatza 2010 (UTC)

Izenburu egokia?[aldatu iturburu kodea]

Izenburua ikusi dudanean, Europako hizkuntzei buruzko zerbait zela pentsatu dut. Hori al da nonbait ofizialki onartuta dagoen izena? Artikulua irakurrita "hizkuntzen irakaskuntzari" buruzkoa dela iruditu zait, ez "Europako hizkuntzei" buruzkoa. Nik uste dut agian hobeto legokeela "Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratua" edo horrelako zerbait.--Assar; (erantzun hemen) 11:13, 15 Maiatza 2010 (UTC)

Europako hizkuntza nagusietan Wikipediako sarrera zein den ikusita:
  • (Ingelesez) Common European Framework of Reference for Languages
  • (Frantsesez) Cadre européen commun de référence pour les langues
  • (Alemanez) Gemeinsamer Europäischer Referenzrahmen
  • (Gaztelaniaz) Marco común europeo de referencia para las lenguas
batean ere ez dute aipatzen irakaskuntzarena; alemanez, ezta hizkuntzak ere. Beraz, alde horretatik izenburua egokia dela uste dut. Hala ere, hizkuntzaren aldetik, bi oztopo ikusten dizkiot.
1. Euskaltzaindiak onartua du, bai, izenen arteko hitz elkarketa bateko lehenengo osagaia -ia bukatzen denean, bukaerako -a itsatsi hori kentzea. Baina gaur egungo joera nagusia ez da hori, batez ere izen berezietan: ikus, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Justizia Saila (eta ez *Justizi Saila), Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordea (eta ez *Terminologi Batzordea), EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea (eta ez *Zientzi eta *Teknologi Fakultatea), eta abar.
2. Artikuluan ematen zaion zentzuarekin, euskaraz izen egokiena ez da «marko», «esparru» baizik. Ikus, Elhuyarren eta 3000 Hiztegian: acuerdo marco = esparru-hitzarmena. Edo Euskaltermen: marco comunitario de apoyo/ayuda = erkidegoko laguntza-esparru; acuerdo marco interconfederal = konfederazio arteko esparru-akordio; eta abar.
Bestalde, gaia zehatzago aztertuta, artikulu honek duen izenburuari beste oztopo bat ikusten diot: erreferentzia esparru bateratu hau «Europako hizkuntzena» dela ulertzearena (Assarrek adierazi duen arazoa, alegia). Lehenengo irakurraldian, hori ulertzen da, baina erreferentzia esparru hau Europaz kanpoko hizkuntzei ere badagokie; Europako erreferentzia esparru bateratua da, egiaz.
Beraz, Interneten hainbat bilaketa egin eta gero, nik uste Nafarroako foru erakundeetan darabilten izena dela egokiena: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:04, 16 Maiatza 2010 (UTC)
Aldaera asko jaso ditugu baina kontu hau argitze bidean dago; azken Administrazioa Euskaraz (68. zkia.) irakurrita "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua" dakar; beste zertzeladaren batez gain "marko" hitza erabiltzen segitzen dute baina "esparru" baino egokiagoa dela ezin esan eta hau ere, Nafarroan, ofiziala da. Orain duguna txukun samarra da.--Adrar; (esan) 11:03, 23 Maiatza 2010 (UTC)
Ni pozik geratuko nintzateke "Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua" honekin. Mendebaldean "Marko" ikustera ohituak bageunden ere, nafarren "Esparru" hitzarekin pozik. Orain wikipedia editatzen trebeak zareten horiek lortu beharko duzue edozein aldaera sartuta ere jendea artikulu honetara bidaltzen. --Gorkaazk; (esan) 11:03, 23 Maiatza 2010 (UTC)
Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:19, 24 Maiatza 2010 (UTC)

Taulak kopiatu[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko HEEEB dokumentuak 248 orrialde dituenez, taularik erabilgarrienak wikipediara kopiatzeko asmoa izan nuen garai batean... Hasi naiz taula horiek kopiatzen eta ikusi dut wikipediaren formatu digital honetan nahiko astun geratzen direla. Pentsatu dut taula horiek ez txertatzea hobe izango dela eta baten batek interesa baldin badauka taularik esanguratsuenak ikusteko erraz joko duela jatorrizko pdf-ra.-GorkaAzk 21:34, 3 Abuztua 2010 (UTC)