Eztabaida:Ibn Gharsiya

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Ibn Gharsiya» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Euskal Herria, Espainia...[aldatu iturburu kodea]

Jaio zen urtea ikusita ez litzteke hobe erabiltzea Nafarroako Erresumako bandera eta Cordobako kaliferrikoa edo? Ez dakit, arraroa da ikurriña erabiltzea garai horretako norbaitentzat, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:09, 4 Iraila 2010 (UTC)

Igual hobe biak kentzea, XI. mendean ez zuten Nafarroako bandera erabiltzen (gainera dakigun bakarra euskalduna zela da, ez nongoa zela ezta orduko Iruñeko erresumaren mugak non zeudela ere). Hil zen hiria ere ez da ezaguna, eta gainera ordurako taifa-ek Kaliferria ordezkatuta zeukaten. Bestetik Ibn Gharsiya edo Ibn Gartzia?, dudatan izan nahiz artikulua sortzean -- -Marklar 12:22, 4 Iraila 2010 (UTC)
Nik uste egokia dela Gharsiya grafia uztea, islamdar kulturara aldatu zela adierazten baitu. Gainera, Ibn Gartzia idatziko bagenu, nahasketa inkoherente samarra litzateke (Ibn arabieraz, Gartzia euskaraz). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 23:03, 16 Iraila 2010 (UTC)
Beno, egia esanda ez daude (nik dakidala) berari buruzko euskarazko testurik. Edonola ere, gaur egun badaude inkoherentzia horren adibide andana: Julian Retegi, Miguel Indurain, Iratxe Gutierrez, Xabier Paya, eta abar. Josugoniren (eta Berriaren) irizpideak jarraituz, euskal herritarra zenez, Gartzia idatzi behar, baina, benetan, Ibn ordez "semea" idaztea arrotza egiten zait eta oraindino dudatan nago. Adeitasunez. -- -Marklar 17:36, 23 Iraila 2010 (UTC)

Marklar, zuk emandako adibideak ez dira parekoak: horiek guztiak ez dira (ez dituzte) beste kultura batera aldatu, Euskal Herrian bizi dira, eta hemengo kulturan sartuta daude. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:59, 23 Iraila 2010 (UTC)