Eztabaida:Idi-ohoinak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskerrik asko artikulu hau sortzeagatik, @Xabi22:, baina zergatik izen metaforiko hau (zartagima) eta ez, agian, euskal tradiziokoren bat zeinean gurdi, idi eta itohoin edo idi-lapur metaforak ohikoagoak diren? ikus erreferentziak: baga; biga; OEH-n bilaturik, IDI sarreraren azpian ikus IDI-OHOIN-Luistxo (eztabaida) 08:29, 16 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]

Eskerrik asko Luistxo abisuarengatik. Nire inguruan horrela deitu izan zaio beti (agian ezjakintasunagatik) eta ez nekien euskal tradizioan izen berezirik zuenik. Arrazoi osoa duzu eta oraintxe aldatuko diot izenburua idi-ohoin izenera. Xabi22 (eztabaida) 13:33, 16 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]
Beste zuzenketa bat sartu, erreferentziei begiratuta plurala tokatzen zela iruditzen zait... Ohoinak zazpi dira, zazpi izarrak hain zuzen. Informazioa osatzeagatik, gure aitari ikasia... Karroa :-) -Luistxo (eztabaida) 15:48, 16 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]
Luistxo, eskerrik asko azken osaketa eskuzabal horrengatik! Izenburuari dagokionean, ez dakit beharrezkoa den parentesi arteko "asterismo" hitz hori ipintzea, nik hasieran "zartagin" hitzarekin ez nahasteko jarri nuen, baina izenburu berriarekin ez dut uste halako nahasmendutarako zirrikiturik dagoenik. Zuk zer uste duzu? Xabi22 (eztabaida) 19:15, 20 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]
Bai, noski, @Xabi22:, nahi bezala. Eskerrik asko.--Luistxo (eztabaida) 21:41, 21 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]
Bikain! Asterismoa jartzea soberan dagoela uste dut ere. -Theklan (eztabaida) 21:48, 21 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]
Izenburua aldatzea Egina Xabi22 (eztabaida) 16:51, 23 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]