Eztabaida:Ilargia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

"Aitzineuskaraz: *(h)iL(e)-argi 'hilabete argia'": hori al da benetako etimologia? Nik betidanik entzuna neukan "hilen argia" edo "hildakoen argia" zela, eta "hilabete" hitza ilargitik datorrela, ez alderantziz. - Keta ?/! 13:24, 28 Abendua 2007 (UTC)

Itxura hobea dauka zuk esana. Alda ezazu lasai, beti dago atzera ematerik.--Unai Fdz. de Betoño 14:14, 28 Abendua 2007 (UTC)
Arrazoi duzu, besteren batek informazio zehatzagoa baldin badauka alda dezala. - Keta ?/! 11:43, 29 Abendua 2007 (UTC)
Keta: Ilargia zen hilabetea seinalatzen zuen argizagiak. 27 d 7 h 43 min behin. **Hildakoen argia XX mendeko mitologiatik dator. —Hegibeltz 19:27, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Ilargira iritsiera: 50. urteurrena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo New biologyst, Xabi22, Supro23 eta nahi duen oro. Uztailean 50 urte beteko dira gizakia Ilargira iritsi zenetik, eta ondo legoke artikulu hau nabarmendua izatea une horretan, ahalik eta informazio gehienarekin. Ekaineko lehiaketaren parte da orain (berez beste atal batekoa zen, baina logika osoa du hemen ere egotea). Nahi baduzue, guztion artean egin eta garatu dezakegu. - Theklan · Eztabaida · E-maila 21:42, 31 maiatza 2019 (CEST)[Erantzun]

Mila esker Theklan abisuarengatik. Ni, ahal dudan heinean, artikulua osatzen saiatuko naiz hurrengo egunetan, ea besteren bat batzen zaigun! Xabi22 (eztabaida) 15:13, 1 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Ilargiaren geologia[aldatu iturburu kodea]

Gogoratu Euskarazko Wikipedian badela artikulu bat Ilargiaren geologiaren gaiari heltzen diona, gainera, artikulu hau sakon samarra dela esango nuke, hobetzeko asko duen arren. Beraz, satelite honen geologiaren inguruan edukiak gehitu nahi baditu baten batek, hobe du artikulu horretan egitea, hemen laburpen bat ipintzearekin nahikoa delako. Aipamen hau egiten dut hilabete honetako lehiaketak artikulu hau kontuan hartzen duelako eta seguraski, artikulu hau hobetzen erabiltzaile ugari egongo direlako datorren egunetan. Xabi22 (eztabaida) 15:21, 1 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]