Eztabaida:Integralaren sinbolo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez al da Integralaren ikur? (ala Integral-ikur) --josugoni (erantzun hemen) 12:54, 13 Abendua 2010 (UTC)

Edo integrazio-ikur?--An13sa 13:53, 13 Abendua 2010 (UTC)
Interneten bilaketa eginda, badirudi erabilera sendoena duena (hala maiztasunaren nola kalitatearen aldetik) integralaren ikur dela. Agerpen nabarmenenak:
Gainera, beste hainbat tokitan ere erabiltzen da integralaren ikur terminoa, baita Wikipedian ere.
Bestalde, Euskaltermen integral-ikur azaltzen da. Beraz, badirudi izenburuak integralaren ikur izan beharko lukeela, eta integral(-)ikur sinonimotzat azaldu beharko litzatekeela. Dena dela, gai hori lantzen ari da Txus.aparicio, ohar bat utziko diot eztabaida orrian, nahi badu bere iritzia eman dezan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:05, 13 Abendua 2010 (UTC)

Dena dela, sinbolo eta ikur sinonimoak dira, biak daude Hiztegi Batuan. Eta integralaren sinbolo terminoak ere badu erabilera da matematikako testu ondo idatzietan. Beraz, matematiketako ikurren/sinboloen beste artikulu batzuen izenburuarekin bateratzeko beharrezkoa ez bada, behintzat, ez nioke izenburua aldatuko artikulu honi. Hori bai, sinonimotzat erantsiko diot integralaren ikur terminoa. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:55, 14 Abendua 2010 (UTC)