Eztabaida:Irurtzungo errepide lotunea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trukagailu[aldatu iturburu kodea]

@Enekorga:@Xabier Armendaritz:@Theklan: Arratsalde on, uste dut gaztelaniazko "intercambiador" edo horrelako zerbait eman nahi dela aditzera, hala agertzen da bederen Euskaltermen, baina beste arlo batzuetarako baliatzen da hitz hori (industria, ingurumena). Nik uste dut hemen "errepide lotunea" adierazi nahi dela. -Iñaki LL (eztabaida) 19:13, 7 urria 2020 (CEST)

Bai, artikuluaren edukia ikusita, egokiagoa da lotune erabiltzea, eta ez trukagailu. Izen hori polisemikoa denez (kale lotuneak, kable lotuneak...) eta Irurtzunen hainbat errepide lotune daudenez (N-240-A eta NA-2410 errepideen artekoa, N-240-A eta NA-7010 errepideen artekoa...), uste dut izenburu egokiena Irurtzungo autobide lotunea dela. Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2020-10-08, 07:22 (UTC)
@Xabier Armendaritz:, itxura ona du, baina egungo zehaztasun maila dela eta, gerta daiteke autobidea eta autobia arteko lotunea izatea, kasu honetan bezala: Andoainera doana (A-15), bidesaridun Nafarroako haren tartea (AP-15) eta Altsasura doana (A-10), tarte laburrean beste hainbat lotura ere egiten diren arren. Uste dut terminologian kontraesanik ez badago hobe dugula "errepide lotunea" erabiltzea. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 13:18, 9 urria 2020 (CEST)
Font Awesome 5 solid thumbs-up.svg. Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2020-10-09, 22:16 (UTC)