Edukira joan

Eztabaida:Jakako ezarpenak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gaztelaniazko "establecer" nahiko polisemikoa da. Kasu honetan, baina, "kokatu" aditzak ez du zentzurik, nire ustez. Arauetaz ari garenez, "ezarri" litzateke egokiena. Nik Jakako ezarpenak jarriko nuke.--Unai (esan) 16:03, 18 Urtarrila 2011 (UTC)

Guztiz ados Unairekin (agian ezartzeak erabili beharko?). --josugoni (erantzun hemen) 20:18, 18 Urtarrila 2011 (UTC)
Hiztegi Batuan, ezarketa, ezarpen eta ezartze ageri dira. Ekintzaz ez, baizik eta ekintzaren ondorioaz ari garenez, hemen esanahi argiagokoak dira lehen biak (hirugarrenak ere balio du, baina okerreko esanahiarekin uler daiteke lehen begiratuan). Gaur arratsaldean, orri hau ikusi baino lehenago (Unaik bere ekarpena egin baino lehenago hasi bainaiz artikulua aztertzen), izenez aldatu dut artikulua, eta Jakako ezarpenak izena du. Beste Wikipediek baino informazio zehatzago eta osatuagoa du, erreferentziak eta guzti.
Hala ere, beste izen bat jartzeko arrazoirik ikusten baduzue, esan lasai. Ondo baderitzozue, eztabaida orri hau ere aldatu beharko litzateke, Eztabaida:Jakako ezarpenak helbidera. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 21:09, 18 Urtarrila 2011 (UTC)
Aldaketa Egina. izen berriarekin ere ados. --josugoni (erantzun hemen) 21:39, 18 Urtarrila 2011 (UTC)