Jakako ezarpenak
Jakako ezarpenak (dokumentuko erromantzean, establimentz de Iacca) Jaka hiriko XIII. mendeko ordenantzak dira. Antonio Ubietok dioenez, 1220an idatzi zituzten, eta 1238an berritu; eta 1336an handitu eta berriz ere berritu zituzten. Jakako Udal Artxiboan gordeta duten Jakako katearen liburuan daude jasota, 30-35. folioetan.[1][2]
Establimentzen garrantzia honetan datza: liburu horren gainerakoa latinez idatzia bada ere, establimentzak erromantzean daudela idatzita. Ez dago garbi zer erromantze aldaera den. Aragoieraren zenbait ezaugarri dituen arren (vienga, tiengan, nueit eta abar), ezaugarri gehien-gehienak katalanarenak edo okzitanierarenak —edo bienak— dira (millor, entro, baralla, aplega, fill, altres, perjuri, poble, pot, dampnage, eta abar). Hizkuntza aldaera hori oso eztabaidatua da adituen artean, eta oso zabaldua dago XIII-XIV. mendeetako Jakako eta Nafarroako dokumentuetan. M. Molhoren iritziz, Jakako ezarpenak okzitanieraren gaskoiera aldaeran idatzita daude, funtsean. Joan Corominesen ustez, ordea, «okzitanieraren eta katalanaren arteko koiné moduko bat da, aragoieraren ezaugarriren batekin», eta ugari ditu katalanarenak baizik ez diren elementuak.[1]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehendabiziko hiru establimentz edo ezarpenak, 1238an berritutako bertsioan:[3]
« |
|
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Establimentz de Jaca», Gran Enciclopedia Aragonesa.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jakako Udal Artxiboaren orria, Jakako Udalaren webgunean.
- ↑ «Establiments de Jaca de 1238», Arxiu Virtual Jaume I: documents d'època medieval relatius a la Corona d'Aragó, Universitat Jaume I.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jakako ezarpenen 1238ko bertsioaren testu osoa: «Establiments de Jaca de 1238», Arxiu Virtual Jaume I: documents d'època medieval relatius a la Corona d'Aragó, Universitat Jaume I.