Eztabaida:Jose Manuel Lujanbio

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluaren izena "Txirrita" da eta "Jose Manuel Lujanbio Retegi" berbideraketa. Ez litzateke alderantziz izan beharko? -- TXiKi 20:20, 19 Apirila 2006 (UTC)

Berbideraketa[aldatu iturburu kodea]

Bai, arrazoi osoa duzu, ez naiz konturatu gaizki egin dudala berbideraketa. Mila esker. ;)


Kaixo. Txirritaren bizitza hemendik hartu dut eta inglesera itzuli dut eta argitaratu. Bistadizo bat ematen badiozue eta esaten badidazue zer iruditzen zaizuen, oso zoriontsua egingo nauzue. Ondo izan!!

Ondo dago. Hori bai, formatua ez zen egokia: aldaketatxo batzuk egin dizkiot. Dena den, nik ez dut ingelesa menderatzen. Animo, eta euskarazko Wikipedian parte hartzen baduzu, bada askoz hobeto! --Unai (esan) 11:06, 7 Ekaina 2010 (UTC)

Heriotza data[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Iturri desberdinen arabera, Txirritaren heriotza data ekainaren 3a ala uztailaren 3a izan daiteke.

Erreferentzietan aipatzen den Zavalaren biografia landuan (251 orrialdea; pdf-ko 238 orrialdea) 1936 urteko Garagarrilaren 3'an, asteazkenez, arratsaldeko lauretan aipatzen da. Bizkaieraz garagarrila uztaila bada ere, beste euskalki batzuetan ekaina da. Honetaz gain, 1936ko uztailaren 3a ostirala izan zen; 1936ko ekainaren 3a, aldiz, asteazkena.

Ekainaren 3a aipatzen duten erreferentziak:

Uztailaren 3a aipatzen duten erreferentziak:

Nire iritziz, Zavalak asteazkena aipatzen duenez, garagarrila terminoa ekaina adierazteko erabili zuen, ondoren iturri hau erabili duenak bizkaierazko esanahia (uztaila) hartu duelarik. Hortaz, artikuluan heriotza data ekainaren 3a ezarri beharko litzakeela uste dut. -Lainobeltz (eztabaida) 11:25, 30 maiatza 2016 (UTC)