Eztabaida:Sahats kantauriar

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Kantauriar sahats» orritik birbideratua)
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

2012/01/17an EuskalNaturarako idatzitako artikulua

Artikuluaren izenburua[aldatu iturburu kodea]

Txokoan wikilari batzuk (Urtar, Xabi22, Assar, Theklan eta Marklar2007) hasi dugun eztabaidan Salix cantabricaren euskarazko izena harira etorri da. Beraz, hango ideia batzuk hona ekarriko ditut, Iñaki LLek iradoki bezala.

Gaur desagertuta dagoen Euskal Natura webgunearen arabera, espezie honen euskarazko izena sahats kantauriarra zen. Hori dela eta, espezie izenei buruzko gure politikaren arabera, uste dut izenbururako bi aukera daudela:

  • A) Salix cantabrica. Euskaltermen eta Elhuyarren euskarazko izenik ez dagoenez, zorrotz jokatuz, latinezko izena hartu beharko genuke.
  • B) Sahats kantauriar. Euskal Naturan hala agertzen zenez, malgu jokatuz, euskarazko izen arrunt hau izenburutzat eman dezakegu. Euskal Natura webgunea UEUkoa zen eta Ksarasolaren ustez laster egongo da berriz online.

Gaurko egoera kontuan hartuta, nik sahats kantauriar hartuko nuke izenburu. Baina beste wikilariek Salix cantabricaren alde egiten badute, latinezko izenburua jartzea ere oso ongi iruditzen zait.-Urtar (eztabaida) 16:08, 4 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

Nire aldetik, beti nago euskarazko izenak lehenestearen alde, latinezko izen zientifikoen gainetik. Kontua da euskarazko izenak bibliografia izan beharko lukeela eta ez duela balio edozein webgunek behin edo behin euskarazko izen bat erabiltzea eta arrazoi soil horrengatik, EUWPk izen hori baliostea. Bestalde, nire ustez, presente eduki behar da arlo honetan eta zientzian orokorrean, euskarazko hiztegi eta erreferentziazko orrialdeak ez direla denera iristen (adibidez, Euskaltzaindia, Elhuyar ZT, etab. bezalako hiztegiak) eta iturri formal eta fidagarri batek (unibertsitate baten webgune espezializatu batek, etab.) zuzenean eta ez zeharka euskarazko izen bat erabiltzen badu (kasu honetan) espezie bat izendatzeko, hori erabiliko nuke nik Wikipedian. Kasu honetan, Sahats kantauriar gisa izendatzearen  Alde nago. Xabi22 (eztabaida) 19:03, 4 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
Eztabaida hori dugu Txokoan. Kasu honetan, zehazki, sahats kantauriar jartzearen  Alde -Theklan (eztabaida) 19:06, 4 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
Kontrako iritzirik ez dagoela dirudienez, sahats kantauriar jarriko dut izenburu.-Urtar (eztabaida) 14:44, 8 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
Oso sarrera gutxi ditu, interneten begiratuz gero. Dirudienez eta Euskaltermen begiratuta, iz+izond da biologiako terminologian eta "kantauriar" hitzerako beste espezie batzuetan ere hitz elkarketa ohikoena. Beraz, ni ere  Alde -Iñaki LL (eztabaida) 16:37, 8 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]