Eztabaida:Klima aldaketa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Ohiko galderak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! ingelesezko eztabaida orrian oso gauza interesgarria dago: maiz egindako galderak. Ez dut inon ikusi horrelako zerbait artikulura eramaten, baina nire ustez oso interesgarria izango litzateke. Hala ere, lan hori hartu aurretik, iritzi batzuk jasotzea gustatuko litzaidake. Zuek nola ikusten duzue? -Theklan (eztabaida) 20:44, 2 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Ingelesezko orri horretan bezala zerrenda zabalgarri gisa jarrita, artikulua irakurtzea ez luke oztopatuko, eta irakurleentzat interesgarria izango litzatekeelakoan nago. --Xabier Armendaritz 2020-03-02, 19:51 (UTC)

Izen aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ingelesezko Wikipedian orain bi urte aldatu zuten izena eta, berotze globala ordez, klima aldaketa hobetsi zen, gaur egun erabilerarik ohikoena duen terminoa delako. Eztabaidarik gabe mugitu dut hemen ere, baina norbaitek kontrakoa nahi badu, esan dezala eta eztabaida ireki daiteke. Theklan (eztabaida) 11:12, 10 iraila 2022 (CEST)[Erantzun]