Eztabaida:Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

@Xirkan: Ez dut garbi Hiriberriko bataila (Villanueva) Argako edo Aezkoako Hiriberrin gertatu zen: Commonseko jatorrizko mapan Argakoa ematen du, baina tokiz kanpo dagoela ematen du, eta egilea izenarekin tronpatu dela. Zer deritzozu? Iñaki LL (eztabaida) 17:45, 28 abendua 2018 (UTC)

  • Han eta hemen begiratu dut, eta dudarik ez da 1794ko urrian borroka latzak izan zirela Aezkoan, Hiriberrin barne ([1], [2]). Beaulac-ek xehero-xehero azaltzen du erasoaldia ([3], 131-152. orrialdeak) eta Aezkoako Hiriberri besterik ez du aipatzen. Egun horietan Nafarroako ipar-mendebaldean ere eraso zuten frantsesek, baina Arakilgo Hiriberrira iritsi gabe; dirudienez, ez ziren Lekunberritik hegoaldera pasatu. Testua zuzenduko dut, baina mapa ez dakit nola aldatu.--Xirkan (eztabaida) 00:46, 29 abendua 2018 (UTC)
Ederki! Errezeloa nuen oso hegoaldera zegoela. Lasai, aldatuko dut nik. Iñaki LL (eztabaida) 10:32, 29 abendua 2018 (UTC)

Hezkuntza Programa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xirkan eta Iñaki LL. Hezkuntza programan geografia eta historiako atalean artikulu bat errepikatuta zegoen eta kendu dut. Horren ordez hau sartu dut, izan ere garai horretako hainbat artikulu egiteko aukera zegoen zerrenda osatu nuenean, baina Konbentzioaren Gerra ez nuen ezagutzen, eta beraz ez nuen sartu. Nahi baduzue, sartu dezakegu ere hilabete honetako lehiaketan, oraindik gehiago egiteko nahia baldin baduzue. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:32, 4 urtarrila 2019 (UTC)

Arratsalde on Theklan, uste dut Frantziako Iraultza Euskal Herrian oraindik zertxobait (eta gehiago) landu daitekeela, eta "1000 artikuluen" hasierako zerrendan agertzen zela. Artikulu hau, ordea, ezin da gehiago puztu (70.000 byte inguru ditu), eta nire ustez dagoena oso ondo pentsatuta dago, tratamendu osatua du. Unibertsitate-ikasleek ez dute gauza hobetuko. Esango nuke ez duela merezi kategoria horretan sartzea. Iñaki LL (eztabaida) 17:14, 4 urtarrila 2019 (UTC)
Helburua ez da unibertsitateko ikasleek hobetzea, baizik eta 12-16 urteko ikasleei eskaintzea. Dagoeneko ondo badago, ez du inork hartuko eta jada amaitutzat eman daiteke, nabarmen, gainera. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:21, 4 urtarrila 2019 (UTC)