Eztabaida:Lasarte-Oria

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Lasarte eta Oria[aldatu iturburu kodea]

    Historikoki bi termino izan dira, eta 20./21. mendeetako urbanizazioak biak lotu dituen arren, Lasarte kaskoa eta Oria oraindik bereizterik badela uste dut: eta bata eta bestearen artean muga zehatzik ez bada ere (ez dakit), historikoki izan direnez, nukleo bakoitzak behar luke orri propioa. Orri laburrak agian, eta historia orokorra eta gainerakoak udalerri modernoaren orrian, baina hala ere orri bana merezi dutelakoan.

    Berdintsu gertatzen da Gernika-Lumorekin, non Gernikako erreferentzia eta lotura guztiak Gernika-Lumo udalerri modernora doazen, bi nukleo bereizien orriak sahiestuz. Luistxo (eztabaida) 08:43, 19 iraila 2022 (CEST)Reply[erantzun]

    Luistxo, kontua da mugatzea non amaitzen den bata eta non bestea. Oro har, Oria ibaia zeharkatzeko autobideko zubibideak markatzen du bereizketa bat, baina argitzeko dago benetan muga historiko edo administratibo bati lotzen zaion. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 23:53, 22 iraila 2022 (CEST)Reply[erantzun]