Eztabaida:Lope Agirre

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa. @Iñazio Irizar: lankideak nire eztabaida orrian idatzitakoa hona dakart, artikulu honen neutraltasunari buruzkoa baita. @Kilkerra: lankidearen eritzia ere interesgarria izango da, azken aldian berak ere ekarpenak egin dituelako orri honetan. -Lainobeltz (eztabaida) 00:22, 7 abendua 2019 (CET)[Erantzun]

Gabon Lainobeltz, Barkatu oker banabil, hau "eztabaida"n sartzen naizen lehen aldia eta. Azaroan hasi nintzen Wikipedian idazten, eta beste gai batzuen artean, Lope Agirreren artikuluan aurretik zegoenari, nire ekarpena gehitu nion bosgarren puntuan. Ez nuen aurreko ezer aldatu, baina iruditzen zait iritzi negatiboz gainezka dagoela, batere neutralak ez direnak. Nire ustez iritzi soilak dira, balio-judizioak, soberan daudenak, ezabatu egin beharko liratekeenak. Aldez aurretik eskertuz zure iritzia, jaso ezazu agur bero bat, Iñazio Irizar
Aupa: Nortasuna ataleko izaera eta Filipe II.ari gutunak azpiataletan {{Erref behar}} txantiloi pare bat txertatu ditut, bertan esaten dena erreferentziatu beharrekoa iruditzen baitzait. Konkistatzaileen eta Agirreren jardunak atalean, Jardunen konparaketa azpiatala kenduko nuke, ez zait egokia iruditzen beste batzuek egindako ankerkerien zerrenda luze bat artikuluan ezartzea Lope Agirre ez zela hain ankerra esateko. Hori neure eritzia, betiere Lope Agirreri buruz besterik ez dakidala esanda. -Lainobeltz (eztabaida) 02:01, 8 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Arratsaldeon. Azken aldian artikuluan eskua sartu dudanez, nire iritzia eman beharko dut. Batez ere biografia puztu nuen nik, eta hortik haratago, lehendik hor ziren beste zenbait gauza "nortasuna" atal lausoan eman nituen, ez ezabatzeagatik. Baina @Lainobeltz: lankidearekin ados naiz, hor badira gutxienez erreferentziak behar lituzketen hainbat erranaldi, edo agian besterik gabe kentzeko modukoak. Hortik aurrera, "jardunen konparaketa" atala ezegokia dela uste dut entziklopedia kontestuan. Konkistatzaileen ankerkeria zerrenda egokia izan daiteke "amerikaren konkista" bezalako orrialde batean edo beste batean, beti ere erreferentzia egokiekin. Baina Agirreren orrialdean beste horien datuak jartzea sobera deritzot, baita nahasgarria ere (ez dut uste zilegi denik behe mailako ofizial batek eta konkistaren gidari batek eragindako heriotzak konparatzea, adibidez). Azkenik, atal horren azpikoak ez zait iruditzen Agirreri buruz ari direnik zuzenean... @Iñazio Irizar: lankideak bere iritzia konta dezala, ea adosten dugun nola utzi artikulua. Nire ustez, orain den bezala ezin esan neutrala denik (lehen ere ez zela uste dut). Bide batez, ni neu ere ez naiz Agirreren pertsonaian aditua. Ongi izan. -Kilkerra (eztabaida) 19:23, 9 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Egun on, - Lainobeltz (eztabaida), Kilkerra (eztabaida). Oraintxe irakurri ditut berriro Lope Agirreri buruzko wikipediako artikuluak, ingelesez eta gaztelaniaz. Ingelesezkoa askoz neutroagoa da, nahiz eta soberan dauden iritzi negatibo batzuk sartu. Bestea... bueno. Irakurriz gero gaztelaniaz wikipedian ageri diren 30/40 konkistatzaile nagusien artikuluak, inon ez daude Lope Agirreri buruz esaten diren deskalifikazioak. Beraz, uste dut duintasun apur bat eman beharko geniokeela euskarazko bertsioan nire herrikideari, artikulu neutroagoa bilakatuz. Ez dakit nork egin behar duen hori, baina komenigarria litzateke. Pertsonalki, berdin zait nire bosgarren atala aldatzen bada. Ondo izan, -Iñazio Irizar (eztabaida) 9:25, 16 abendua 2019 (CET)

Egunon. Artikulua pixka bat "inausi" dut, neutralak ez ziruditen eta erreferentziarik ez zuten zatiak kenduz. Laburbiltzeko:

  • Konkitatzailen heriotza kopuruaren zerrenda kendu dut.
  • Izaera ataleko zenbait erranaldi kendu ditut.
  • kronikei buruzkoak "agirreren itzala" atalean bildu ditut, zati batzuk kendu ditudan arren.

"Zenbait ezaugarri" atala bertan utzi dut, baina erreferentzia gehiago behar lituzkeela uste dut. Azkenik, beste zenbait aldaketa txiki ere egin ditut. Eskain iezaiozue irakurraldi bat, ea onargarri deritzozuen, batez ere @Lainobeltz: eta @Iñazio Irizar:. Bistan dena, libre duzue zuek ere bertan sartzea, edo egokia ez dena seinalatzea. Neutraltasunari buruzko seinalea bertan utziko dut, besteon oneritziaren zain. Abenduaren 21, 12:35 da edizio honen erreferentzia, atzera bota nahi bazenute. Ongi izan -Kilkerra (eztabaida) 12:45, 21 abendua 2019 (CET)[Erantzun]

Nire aldetik ados. Hiruzpalau astetan @Iñazio Irizar: edo beste norbaitek eragozpenik ez badu jartzen {{neutraltasuna}} txantiloia kentzeko ados -Lainobeltz (eztabaida) 14:37, 21 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Egun on Lainobeltz (eztabaida), Kilkerra (eztabaida). Mila esker aldaketengatik. Urtarrilean hasten da niretzat urteroko "Olaitturriren antzerkien denboraldia", eta 2020ko Oñatiko jaietarako pentsatua nuen "Lope Agirreren estatua" idatzi eta taularatzea. Beraz, urtarrilean irakurriko ditut patxadan bertsio guztiak berriro, eta hemen idatziko dut. Dena den, wikipedian orain ageri den marrazki edo karikatura zatar hori (Lope hil eta urte askotara, nahita egindakoa da, zatar agertzeko) alda daiteke? Badago bat txukuna bere estatua batena. Mila esker aldez aurretik, Iñazio.-Iñazio Irizar (eztabaida) 11:45, 23 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Aupa @Iñazio Irizar: Estatuaren irudirik ez dut Commonsen aurkitu. Irudia ezartzeko bertan egon behar du. Gogoratu Commons-era igotzeko irudiak lizentzia egokia behar duela. Horretarako, jada lizentzia hori duen irudi bat, zuk-zeuk ateratako irudi bat edo irudiaren egileak lizentzia horrekin erabiltzeko baimena eman duen irudi bat erabil dezakezu. Behin irudia Commons-en dagoela, Wikidatan irudi horretarako lotura ezarriko genioke, infotaulan irudi hori ager dadin. Agian dokumentu hau lagungarria izango zaizu. Edozein zalatza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:15, 23 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Egun on @Lainobeltz: Ados. Eta mila esker. Gabon hauetan saiatuko nauk oraintxu atera duten liburu berri baten argazkiren baten lizentzia lortzen. Argazkietan ageri diren Lope eta marañoia, Rafael Aranburu eta Agustin Goenaga, nire ezagunak dituk. Ea ba. Ondo izan, Iñazio Irizar (eztabaida) 10:45, 24 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Arratsalde on @Lainobeltz: Hiru bertsioak irakurri dizkiat kontu handiz, lehena, nik gehitutakoa, eta orain dagoena. Lehen bertsioko zatarkeria batzuk desagertu dituk, nahiz eta ez denak... Oraindik ere, XVI. mendeko kronista metropoli-zaleen aipamen larregi daudela iruditzen zaidak. Horiek (8) eta (9) erreferentzietan aipatzen den "Cronicas" liburukoak dituk, eta Elena Mampel zein Neus Escandell egileak oso oso garbi ziotek kronisten neutraltasun-eza. Beste bigarren gai bat, Evo Morales-en aipamena kentzea duk, kontutan izanda konkikstaren zio nagusia metropolira urrea eta zilarra ekatzea zela, "kinto"aren bidez. Lope Agirrek ez zuen inoiz "kinto"rik bidali, eta metropoliak ezin zuen onartu horrelako errebeldiarik, ondoren beste batzuk jarraituko zutelakoaren beldur.. Ondo izan Iñazio Irizar (eztabaida) 20:20, 29 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
@Iñazio Irizar: Egin itzazu komenigarriak iruditzen zaizkizun aldaketak lasai asko. Ondo izan -Lainobeltz (eztabaida) 14:47, 1 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]
Gabon @Lainobeltz: Ados. Mila esker. Ahalik eta ondoen egiten saiatuko nauk. Hain zuzen, gaur hasi nauk Oñatiko iraileko Kultur Hamabostaldia blogera igotzen. Gabon pasa,Iñazio Irizar (eztabaida) 22:50, 1 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]