Eztabaida:Lur argitaletxea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Lur argitaletxea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Joxemai, "Wikipedia ez da direktorio bat" -askoz ere gehiago da- baina kasu askotan era horretako informazioak biltzeko baliagarria izaten da. Batzuetan, informazio mota horrekin eranskinak eta horrelakoak sortzen dira. Dagokigun kasuan, Lur-ek argitaratutako lanen zerrenda, hain zuzen, informazio honi zein forma eman eta nola jaso daitekeen erabakitzen dugun bitartean, eskertuko nizuke egindako lana ez ezabatzea. --M.heda (eztabaida) 14:47, 7 otsaila 2016 (UTC)

"Wikipedia ez da direktorio" bat, askoz ere gehiago ere bada ez, ez da direktorio bat, historian emandako estekan adierazten denez. Argitaletxearen artikulua gehiago garatzen ez den bitartean, zuk emandako informazioa guztiz lekuz kanpokoa da. Esaidazu zintzoki: uste duzu informazio hori, artikulua dagoen bezala, paperezko entziklopedia batean sartuko litzakeela? Wikipedian paperak mugarik ez izateak ez du esan nahi dena kabitzen denik. Zure ekarpenak egiteko gogoa eskertzekoa da eta Lur artikulua osatzera animatzen zaitut, hemendik hasita esaterako. Errelebantzia garrantzitsua da jakintza ordenatu duen entziklopedia batean. Gainera, horrela emanda, informazio horrek spam itxura osoa du irakurle potentzial batentzat, nire iritziz. Zure edizioa desegitera noa, eta iritzi gehiago jaso bitartean bere horretan utzi. - --Joxemai; (erantzunak) 15:00, 7 otsaila 2016 (UTC)
Animatzeko modu bitxia zurea. Emaidazu aukera bederen egindako lana berreskuratzeko. Eta ez, ez dut segiko lan hori hartzen. Zuk egin nahi baduzu.--M.heda (eztabaida) 15:07, 7 otsaila 2016 (UTC)
Ni ez nago lan guzti horien zerrenda agertzearen aurka. Beste idazle batzuekin egiten ditugu halako zerrendak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:08, 7 otsaila 2016 (UTC)
Pozten naiz, Theklan. Artikulua osatzen joateko modu asko daude, eta ados nago informazio asko falta dela, baina wikipedia osatzen joaten den zerbait da eta bakoitzak nahi duen bidetik egiten du hori, nik uste, ez batak bestearen lana hondatuz --M.heda (eztabaida) 15:12, 7 otsaila 2016 (UTC)
Joxemai, ez dakit nola berreskura dezakedan egindako lana. Emaidazu aukera hori mesedez, ezabatzeko ideiari eusten badiozu, behintzat --M.heda (eztabaida) 15:14, 7 otsaila 2016 (UTC)
Hemen ez gaude idazle batez ari, enpresa bati buruz baizik. Zer moduz Orbea bizikleta ekoizlearen bizikleta guztien katalogoa txertatzen badut? Eta M.hedari erantzuteko, zure lana historiako aurreko aldaketekin alderatuz, aurreko berrikuspenak ikusiz alegia, berreskuratu dezakezu. Eta eztabaidak argudiatu serio mesedez, ez hasi mezu lausoekin, wikipedia denon artean osatu eta abar. Hemen diskuzio zehatz bati buruz ari gara. Planteatutako galderak erantzun behar dira. - --Joxemai; (erantzunak) 15:15, 7 otsaila 2016 (UTC)
M.heda: Erraza da! Goian eskubian duzu "Ikusi historia". Hortxe zure aldaketa zahar baten gainean klik egin, aldatu botoiari eman eta gorde.
Joxemai: Milesker, gorde dut behintzat.--M.heda (eztabaida) 15:31, 7 otsaila 2016 (UTC)
Joxemai: Beno, egiten ditugu antzekoak. Adibidez Microsoft Windows -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:18, 7 otsaila 2016 (UTC)
Theklan eta Joxemai: Bai, hainbat gauza zerrendatzen dira wikipedian... Berriro diot agian egokiagoa dela eranskin batean egitea, baina zerrenda jasotzeari ez diot arazorik ikusten... Gainera, artikulua osatzeko zein liburu mota argitaratu diren jakitea oso informazio interesgarria dela uste dut. Esaterako, "sukaldaritza" aipatzen da hasierako parrafoan eta ez dut uste egokia denik, argitaratutako liburuen zerrendatik abiatuz argitaletxeari buruz zerbait esan dezakegu. Orain dagoen informazioa eskasa da eta ez dut uste zehatza denik nik egindako ekarpen eta azterketaren arabera. --M.heda (eztabaida) 15:30, 7 otsaila 2016 (UTC)
Windows artikuluaren egitura eta idazketa guztiz aldatuko nuke eta bertsioen zerrenda dagoen bezala guztiz lekuz kanpokoa da eta artikulu desorekatua ematen du. Gainera, eredugarria hau da eta ez euskal wikipediakoa. Zergatik jarri behar dugu kalitate txarrekoa eredu bezala? Beste artikuluak gaizki idatzita egotea ez da gaizki idazten jarraitzeko aitzakia (falazia logikoa da!). - --Joxemai; (erantzunak) 15:34, 7 otsaila 2016 (UTC)
Ez gara enpresa batez ari, euskal literaturaren garai zehatz bati dagokion eragile garrantzitsu bati buruz baizik!! --M.heda (eztabaida) 15:42, 7 otsaila 2016 (UTC)
Hori iritzi subjektiboa da. Orbea ere mundu mailako enpresa garrantzitsua da bizikletetan. Ez dakit zergatik eduki behar duen euskal literaturak garrantzi handiagoa bizikleta munduak baino (eta literaturazale porrokatu batek esaten dizu hori, futbolari, txirrindulari eta beste kirolari soilei buruz inoiz artikulurik idatziko ez duenak!). Beitu, La Pleiade frantsesez argitaratutako bilduma bikaina da, mundu osoan ezaguna; bada, horren frantsesezko artikuluan ez da jasotzen ez liburukien zerrenda, baina ezta idazleen zerrenda ere. Idazleena aparte jartzen da, zerrenda moduan. Nik onartuko nuke, Lur argitaletxeak argitaratutako lanen zerrenda artikulua, nahiz eta iruditzen zaidan serio eta txukun ari den wikilari batek artikulu nagusia lantzen jarraitu beharko lukeen (baina hori niri iritzi pertsonala da, ezin dut -eta ez dut nahi- horretara inor behartu). - --Joxemai; (erantzunak) 15:51, 7 otsaila 2016 (UTC)
Sortu dut zerrenda eranskin batean: Eranskina: Lur editorialak argitaratutako lanak. Orain orri honi esteka gehitzea ondo legoke, eta nik ezin dut. Zuk egingo, Joxemai?

Besteek zer egin behar luketen epaitzen jarraitzeko bide hori ez ona, Joxemai. Nik aholku bat emango dizut, bai: besteen lana ezabatu baino lehen beraiekin harremanetan jartzen saiatzeko eta ez zuk nahi duzuna egin besteak nola hartuko duen jakin gabe. Zoritxarreko gerrak horrela hasten dira. --M.heda (eztabaida) 16:03, 7 otsaila 2016 (UTC)

Ez naiz inolaz ere inor eta ezer epaitzen ari. Mesedez, ez desitxuratu nire hitzak. Epaitzea eta iritzia ematea desberdinak dira. Edizioak desegin daitezke, bestalde: botoia hor badago, zerbaitetarako izango da. Gainera arrazoitua izan da. Ezabaketak, eztabaidagarriak direnean, dira ohartarazpena merezi dutenak. Zu izan zara, arrazoirik eman gabe, edizio-gerra abiarazi duena, desegitea deseginez. Nire aipamen pertsonala egin duzu eta erantzun egin dizut; kutsu pertsonaleko eztabaidetan sartu nahi ez dudanez, ildo honetako eztabaidan ez dut jarraituko. - --Joxemai; (erantzunak) 16:11, 7 otsaila 2016 (UTC)
Nik egindakoa desegin duzu, eta nik nere burua (eta lana) defenditu dut zure erasotik babestuz eta aurreko ediziora bueltatuz. Erasoa zurea izan da, ni defenditu egin naiz. Zure sentipena oso desberdina izango da, hala ikusten da. Baina ni horrela sentitu naiz, Joxemai. Horregatik esaten dizut, besteen lana ezabatu aurretik harremanetan jartzeko. Nik, behintzat besteen lana aldatzeko orduan ondo pentsatzen dut. Esaterako, prestatu duzun testuak zalantzak sortzen dizkit, baina ez dut hartu eta aldatzen, besterik gabe, ez behintzat alternatiba hobe bat bilatu baino lehen... Honenbestez, gaizki ulertu moduan utziko dugu gertaeratxo hau eta lanean segiko dugu bakoitzak ahal duena emanez --M.heda (eztabaida) 17:36, 7 otsaila 2016 (UTC)

Gai hau argitu eta soluzioa eman diogunez, eztabaida hau guztia ezabatzea hobe, ezta? --M.heda (eztabaida) 17:43, 7 otsaila 2016 (UTC)

Eztabaidak ezabatzearen aurka, beti ere! -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:32, 7 otsaila 2016 (UTC)