Eztabaida:Malintxe

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Ez luke Malinche izan behar? Ez dut uste grafia euskaratu behar dugunik. --josugoni (erantzun hemen) 20:42, 21 Urria 2010 (UTC)

Malintxe ez da itzulpena: jatorrizko amerindiar hizkuntzan esandako izenaren transkripzioa da. Emakume haren jatorrizko hizkuntza gaztelania balitz, edo berak beti gaztelaniaz idatzi izan balu, guk ere gaztelaniaz idatzi beharrekoa genuke, noski. Baina ez da horrela; beraz, haren jatorrizko hizkuntzatik zuzenean hartu behar (eta horren emaitza Malintxe da). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 21:02, 21 Urria 2010 (UTC)
Ez dut uste hala denik. Jatorrizko izena ipintzea erabakitzen badugu, Malintzin (edo horrelako zerbait) litzateke. Ezagunen den izena ipintzea erabakitzen badugu, gaztelaniazko Malinche edo Doña Marina ipiniko beharko dugu (lehen nire ustez, erabiliena delako gaur egun). Ch hori tx bihurtzea ez du zentzurik, euskaraz izen horren tradiziorik ez baitago eta beste alfabeto baten transkripzioa ez delako. Gainera, egungo nahuatlerak, latindar alfabetoa darabil. Nik Malinche ipiniko nuke dudarik gabe. --josugoni (erantzun hemen) 19:01, 22 Urria 2010 (UTC)
Ikusi ingelesezko artikuluaren zati hau: "Malinche" nahuatlerazko "Malintzin" izenaren gaztelaniazko bertsioa besterik ez da. Hala ere, euskaraz badaude "Malintxe" hitzaren erabilerak: Kukubiltxoren "Malintxe madarikarioa", izena hori duen kooperatiba bat Bilbon, Amaia Lasaren "Malintxearen gerizpean" liburua.... Ni Malintzin edo Malintxeren aldekoa naiz.-- -Marklar 19:30, 22 Urria 2010 (UTC)
Beraz, badirudi gauzak askoz korapilatsuago direla goian nik esandakoa baino:
* Marina: emakume hark berak hartutako espainiar izena.
* Malintzin: gaztelaniazko izena egokituz nahua jendeak jarri zion izena.
* La Malinche: nahuek jarritako izena egokituz gaztelaniadunek jarritako ezizena.
* Malintxe(a): gaztelaniazko ezizenetik sortutako euskarazko egokitzapena.
Argi eta garbi onartzekoa den bakarra, beraz, lehendabizikoa da (emakume hark berak bere buruari jarri ziona). Bigarrena ere bai, nahuatlezko izen gisa. Ondo aztertu beharko litzateke ea Malinche, Malintxe eta Malintxea formetatik baten bat euskaran sustraitu den. Horietatik bat ere sustraitu ez bada, Malinche litzateke hobestekoa, baina Marklarrek ekarritako adibideek azterketa sakonagoa merezi dute. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:53, 22 Urria 2010 (UTC)