Eztabaida:María Puy Pérez

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

07:23, 26 Ekaina 2009 (UTC)JoxemaiKaixo. Horrelako gertaera tamalgarrien biktimak bere izenarekin wikipedian sartu behar ote diren komenigarritasunari buruz eztabaidatu behar dela deritzot. Gaztelerazkoan, esaterako, caso jarri izan dutela hauteman dut (caso marta del castillo). Zer?15:23, 25 Ekaina 2009 (UTC)Joxemai

Eta Eduardo Puellesen kasuan zer proposatzen duzu? Beti "-ren kasua" gehitzea?--Unai (esan) 16:08, 25 Ekaina 2009 (UTC)
Kaixo, Unai. Proposatu nik ez dut proposatu -ren kasua jartzea. Erabiltzen den irtenbide bat dela diot. Wikipedia biktimen biografiak eta inguruko gertaerak jasotzeko leku egokia den eztabaidatu nahi dut. 11-s eta 11-m-ko biktima guztien izenak sartzea onargarria al liteke? Eta lan istripuengatik hildakoak? Holokaustoko biktimak? Eduardo Puelles polizia izateagatik edo biktima delako sartzen da hemen? (nire ustez hemen argi dago 2009ko Ugaoko atentatua edo horrelako zerbait sartu beharko litzateke). Ingelesezko wikipedian 11-s ko biktimen izenak azaltzen hasi ziren garai batean, memorial edo atari antzeko zerbait ere egin zuten eta azkenean ezabatzea erabaki zuten, biografia jakingarria dutenak kenduta. 11-mko biktimetan, espainolez, eranskin batean azaltzen dria izenak, arikulurik gabe eta kanpoko loturaz. Egun bada eztabaida bat filosofoen artean biktima izateak dakarren gehiegizko protagonismoa dela eta, gehiegizko biktimizazioa dagoela uste dute askok. Badakit ez dela kontu erraza, eta nik ere ez dut iritzi finkorik baina benetan hemen EZTABAIDATU ETA HAUSNARTU beharko litzatekeen kontua da. Badago beste puntu bat: biktima pertsona publikoa al da? eskatu al du berak entziklopedia batean sartzea? Matematikari batek ekarpen bat egiten badu, pertsona publiko bihurtzen da eta bere biografia jakingarri bihurtzen da, baina biktimen kasuan? Iruditzen zait atea guztiz irekitzea gehiegikeriara eraman dezakeela wikipedia (euskal gatazkako hildako eta biktima guztietarako artikulu bana hasten bada baten bat idazten, imajina ezazue (eta hori espero daitekeen zerbait da). Zuen erantzunen zain (eta barkatu, nire aurreko mezuko Zer? horrengatik, baina badakizue askotan presak aurrea hartzen digu ta).07:24, 26 Ekaina 2009 (UTC)Joxemai

Nire iritzia da Wikipedia espezializatuz doala, eta ia edozein gauzari buruz egon daitekeela artikulu bat, egile-eskubideak urratzen ez badira. Orain, balore-eskala batean, nahiago nuke Euskal Herriko herri guztien artikuluak txukunak izatea, biktimen biografiekin alderatuta. Arthur Schopenhauerren biografia Eduardo Puellesena baino laburragoa izatea tristea da entziklopedia batentzat. Hala ere, bigarren hori ez dut soberan ikusten. Bestalde, "-ren kasua" jartzea baino, nahiago dut pertsonaren izena jartzea, zehatzagoa delako. Ea besteek zer dioten.--Unai (esan) 07:45, 26 Ekaina 2009 (UTC)

Kaixo. Wikipedian edozer sar daiteke, erabiltzaileren batek garrantzitsua dela uste badu. Betiere muga batzuekin, adibidez bakoitzak norberari buruzko artikulua sortzea. Hau esanda, ni ez nago batere ados norbaiti buruzko artikulua sortzeaz, pertsona horren "meritu" bakarra nola hil den bada (barkatu hain zakarra izatea). Beraz, nik ez dut egingo honelako artikulurik: Eduardo Puelles, Jon Anza edo María Puy Pérez, eta horretan aritzea beste gauza batzuetarako beharrezkoa den denbora alferrik galtzea dela uste dut. Hala ere, ez diot inori ukatuko horrelako artikuluren bat egin nahi badu, baina nik uste dut hori ez dela euskal wikipedia on bat egiteko biderik egokiena. Nahiago Joxemai lankidea estatistikaren alorrean egiten ari den artikulu sorta. Artikuluaren izenburuari dagokionez, ados Unairekin, izena jarrita ez da beharrezkoa ezer gehiago nire ustez. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 08:33, 26 Ekaina 2009 (UTC)