Edukira joan

María Puy Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Puy Pérez
Bizitza
JaiotzaLizarra, 1958
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2008ko urriaren 12a (49/50 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak

Maria Puy Pérez Ezpeleta (Lizarra, 1958ko martxoa - 2008ko urriaren 12a), ustez bere mutil-lagun ohiak tratu txarrak eman, eta hainbat aldiz salatu arren, 2008ko urriaren 12an desagertu eta hil egin zuen emakumea da.

2007an José María Morentin Duarte bere mutil-lagunak hainbat aldiz jipoitu zuen eta 2009an tratu txar horiengatik epaiketa zen egitekoa.

2008ko urriaren 12an, Maria Puy desagertu egin zen, Foruzaingoak bere mutilagun ohia atxilotu zuen, lehendik ere emakumea jipoitzeagatik aurrekariak izateagatik. Gizonak ukatu egin zuen emakumea hil izana eta "Maria Puy agertuko zela esan zuen". Bien bitartean, Lizarra eta inguruko herrietako biztanleek Jurramendi eta inguruko guneetan bilatu zuten Maria Puy aste luzez. Desagertu zenetik, senide, lagun eta Lizarrako hainbat herritarrek, Maria Puyren agerpenaren alde batu ziren hainbat aldiz Lizarran.

Azkenik, frogarik ez zutelako, Jose María Morentin libre utzi zuten, baina bere etxebizitzan legez kanpoko armengatik eta emakumeari tratu txarrak emateagatik epaituko zutela eman zen jakitera. 2008ko bukaeratik 2009ko ekainera lau aldiz atxilotu dute, mota desberdineko eraso, mehatxuak egiteagatik, eta azkenik 2009ko ekainaren 21ean, Sesman atxilotu zuten, taberna batean beste pertsona bati eraso egiteagatik. Behin poliziak atxilotuta, Maria Puyren heriotza aitortu zuen, eta poliziari gorpua non zegoen adierazi zion.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.