Eztabaida:Mezhraionka

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Atalaren aldaketa eta zalantza[aldatu iturburu kodea]

Azken atalaren burua "Mezharionka batzuk" ordez, "Mezhraionets batzuk" jarri dut. "Mezhraionka" alderdiaren izena da, baina jarraitzaileak "Mezhraiontsi" ziren pluralean eta "mezhraionets" singularrean.

Hala ere zalantzan nago ez ote den "Mezhraiontsi batzuk" zuzenagoa. Mugagabea nola erabili behar da kanpoko hitzen mailegu zuzena (moldatu gabea) denean?

"Mezhraionets batzuk" ala "Mezhariontsi batzuk"? Nik lehena ikusten dut egokiago ("Narodnik batzuk" esango nuke eta ez "Narodniki batzuk").

(Draza Mihailovitx).

Aukera egokia iruditzen zait euskal gramatikaren ikuspegitik, gure hizkuntzan pluralaren marka batzuk zenbatzaileak baitu.--Xabier Armendaritz 2018-01-03, 23:40 (UTC)

Buruaren aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Burua aldatu dut.

Alde batetik, Mezhraionka, errusieraz "Межрайонка" dela jarri dut aurretik межрайонцы zela jartzen baitzuen. межрайонцы "mezhraiontsi" da, hau da, jarraitzaileen denominazioa, beraz hitz hori horren ondora eraman dut. Bestetik, jarraitzaileak pluralean "mezhraiontsi" direla hjarri dut, ez "Mezhraionetsi" lehen jartzen zuen moduan. Jarraitzaileei "deritze" baino "zeritzaien" jarri dut, jada erakundea ez baita existitzen. Azkenik, erakundearen izen ofizial osoa jarri dut (Sozialdemokrata Bateratzaileen Barruti-arteko Erakundea/Межрайонной организации объединённых социал-демократов), errusierazko wikipediatik hartu dut informazioa.

(Draza Mihailovitx)