Eztabaida:Mezkino

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mezkino ala mezquino[aldatu iturburu kodea]

Egun on Irati Zuriarrain! Zorionak, lan bikaina!. Zalantzaren bat: "mezkino" horrek ba al du euskal iturriren bat? Bestela, igual hobe erromantzezko jatorrizko hitza uztea. Ondo izan!-Marklar (eztabaida) 10:32, 29 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Mezkino ala Mezquino[aldatu iturburu kodea]

Egunon!

Artikulu hau Historiako graduko "Euskal Herriaren Erdi Aroaren Historia" irakasgaieko proiektua denez, irakasleari zalantza igorri eta honako hau erantzun dit:

Egia da arazoa dela, baina esango nuke arrazoiak daudela euskarazko grafia uzteko. Hona eztabaida horretarako materialak:

1) Hitzak bai izan du bizitza bat euskaraz, miserable, zikoitz zentzuarekin (hau da, erromantzeetan izan duen bilakaera berbera).

    1.1.) Mizkin formarekin Bergara aldeko euskaran eta miskin formarekin Iparraldeko idazleetan. Orotariko Euskal Hiztegian jasota dago, oso argi:

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&query=mizkin

     1.2.) Mezkino formarekin Lizarraga Elkanokoaren testuetan, alegia  Iruñerriko euskaran:

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&definizioak=0&query=mizkin&sarrera=185201

2) Beraz, Bizkaian, Ipar Euskal Herrian eta Iruñerrian agertzeak hedadura nahikoa erakusten du, lokalismo edo gaztelaniaren prestamo puntual bat ez dela iradokitzeko.

3) Egia da euskaraz mizkinen adiera arruntena gaizki jaten duenarena da, baina adieren maiztasuna ez da inongo hizkuntzan kontuan hartzen Erdi Aroko estatus bat izendatzen zuen hitz bat erabiltzerakoan bibliografia berezituan.

4) Gaztelaniaz ere, hitzak zeharo galdu du XI.-XII. mendeetako morrontza-zentzua. Euskaraz erabiltzen badugu, inguruko hizkuntzetako jokabide estandarra baino ez dugu jarraitzen.

5) Mizkin / miskin formak hubilago daude XI.-XII. mendeetako agirietako formetatik. Mezkino-k ordea badu erosotasunaren abantaila, bibliografian mezquino erabiltzen delako.

Berak dio, mezkino mantentzearen alde jokatuko lukela, agian sarreran Mezkino (mizkin) edo antzekoren bat ipiniz. Hala ere, euskara zerbitzuari aholkua eskatuko ziokeen.

Besarkada bat!

--Irati Zuriarrain (eztabaida) 15:04, 29 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

@Marklar2007: -Lainobeltz (eztabaida) 13:59, 29 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]