Eztabaida:Nafarroa Beherea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulua nabarmentzea[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau ez da onartu bozketarako.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2016-02-01.


Iruzkina: Ia erreferentziarik ez du. Zenbait atal (adibidez, «Demografia») garapen behar larrian ditu. --Xabier Armendaritz 2016-02-01, 17:32 (UTC)


Herrialde / lurralde[aldatu iturburu kodea]

@Xabier Armendaritz:Kaixo, ez naiz kendu eta jarri atzera-aurrera ibiliko. Argi dago arazo sistemiko larri bat dagoela euskararen barruan gai horrekin, eta Wikipedian noiz edo noiz erabaki beharko dela gaztelaniatik autopistaz sartutako 'herrialde' termino horri buruz. Euskal Herria ez dago herrialdez osatuta, herrialde bat da eta lurraldeak (historikoak) ditu, "probintziak", nahi bada, tradizioz. Aldundiek eta Jaurlaritzak ere hala erabiltzen dute. -Iñaki LL (eztabaida) 14:03, 2 urtarrila 2018 (UTC)

Kaixo, Iñaki. Euskal Wikipedian, hizkuntzako edozein gaitarako, Euskaltzaindiaren arauak besterik gabe aplikatzekoak ditugu, eta 57. arauan garbi zehaztuta dago Euskal Herriak zazpi herrialde dituela. Beraz, Euskal Herriaren zazpi osagai horiez ari garela, Euskal Wikipedian herrialde terminoa Euskaltzaindiaren arauan zehaztu ez bezala aplikatu behar dela uste baduzu, bozketa bat abiatu beharko duzu. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2018-01-02, 14:46 (UTC)
Bai, ikusita daukat Euskaltzaindiaren araua, eskizofrenia bat nire ustez, argi eta garbi; antzera edo berdin Berriak eta Naizek. Nik ez dut kolaboratuko hain modu agerikoan hizkuntza sistema barrutik jaten duen praktika bat zabaltzen. Planteatuko dut, bai. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 15:56, 2 urtarrila 2018 (UTC)