Eztabaida:Nafarroako Unibertsitatea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Unibertsitatearen benetako izena[aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatearen benetako izena jartzea proposatzen dut: Elizaren Nafarroako Unibertsitatea. Informazio gehiago: http://elpais.com/diario/1992/10/29/sociedad/720313202_850215.html --Unai (esan) 18:40, 25 apirila 2015 (UTC)

Ofiziala al da? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:20, 25 apirila 2015 (UTC)
Espainiako Estatuaren hainbat agiri ofizialetan ageri da. Adibidez, UNED urruneko unibertsitatearen honetan (2006koa); edo BOE honetan (1967koa) eta berriago honetan (1993koa). --Unai (esan) 15:32, 26 apirila 2015 (UTC)
Unaik erreferentziatzat emandako artikulua irakurrita, bat nator oraingo izena nahasgarria dela, baina uste dut arazo horri ezin zaiola Euskal Wikipediatik aurre egin; hori agintari politikoek konpondu beharko lukete, Elizaren neurriz gaineko boterea amaiarazteko borondatea balego. Nafarroako Unibertsitatea da izen ofiziala ([1], [2], [3], eta abar), eta euskal hedabideek ere halaxe jasotzen dute (hedabide horietako erabilerak aurre egingo balio, hemen jaso ahal izango genuke). Elizak —edo, zehazkiago, Opusek— publikoa beharko lukeen izena beretzat hartzeko botere hori du Nafarroa Garaian, eta halaxe jaso beharko dugulakoan nago. --Xabier Armendaritz 2015-04-26, 17:02 (UTC)