Eztabaida:Nazio ereserki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Elhuyar hiztegiak dioanez, **ereserki hitza neologismoa denez, galdegiten diet administratzaileei ea himnorekin ordeztu ahal duten. Begirunez,—Hegibeltz 21:31, 8 Urtarrila 2008 (UTC)

Niri ereserki hitza guztiz egokia iruditzen zait, nahiz eta neologismoa izan. --josugoni (erantzun hemen) 21:43, 8 Urtarrila 2008 (UTC)
Josugonirekin ados, neologismoa izan ala ez, egokia iruditzen zait. Gure Euskaltzaindia maiteak ezer berririk ez badu esaten, kar kar -- —Marklar2007 21:54, 8 Urtarrila 2008 (UTC)
ez dio axolarik beste neologismoekin konparatuz: abizen (forma zuzenak: izenpena, izenburua...), abesti (forma zuzena: kanta), abesbatza, antzerki, batza, batzar (forma zuzena: biltzar), eusko (forma zuzena: euskal), etabar. Elhuyar hiztegiak lehendakari neologismoa dela baderitzo ere, ni ez nator bat: lelendakari XIX. mendean erabiltzen dute, Frantzian hain zuzen ere. Bihotzez, Hegibeltz 22:05, 8 Urtarrila 2008 (UTC)
Beno, gauza bat da neologismoa izatea eta beste bat egokia ez izatea. Adibidez hegazkin jartzen dugu oso erabilia delako, nahiz eta herri askotan abioi erabili. Baina ez dugu urrutizkin edo izparringi jartzen ez direlako erabiliak. Nire ustez ereserkia nahiko erabilia da, himno hitza baino gehiago (kontuan izanda ez dela oso hitz erabilia), eta berez Euzko Abendaren Ereserkia hitza guztiz neologistan ere agertzen da modu ofizialean. Beraz ni mantentzearen alde naiz... ah! eta beste gauza bat! ez da administratzaileen kontua gauzak erabakitzea, hemen guztiok dugu hitza! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     22:21, 8 Urtarrila 2008 (UTC)