Eztabaida:Ondarroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

UEMAko kide ?[aldatu iturburu kodea]

UEMAko kidea dela dio artikuluak, baina UEMAko zerrendan ez da Ondarru agertzen. Inork al daki zein artikulu dago zuzen? --Alfredo Beaumont 17:07, 11 Maiatza 2008 (UTC)

Jada ez da UEMAko kide hemen ikus daitekeen modura. Lehen kide izan bazen ere, uste dut oraingo gestorak atera egin duela mankomunitatetik.--Janfri; bai esan? Aum calligraphy.svg 17:15, 11 Maiatza 2008 (UTC)

Bai, orain UEMAko kide da. Herritarrok UEMAren aldizka jasotzen dugu. Ibai1984 (eztabaida) 01:38, 13 martxoa 2020 (CET)[erantzun]

Ekonomia atalean aldaketa batzuk egin behar direla uste dut[aldatu iturburu kodea]

Ekonomia atalean akats batzuk daude, eta aldatu egin beharko lirateke.

1 - Eztabaidatu nahi dudan lehen puntua:

Testuak hau dio: «Ondarroako portuaren adar edo isatsa Artibai ibaiaren bokalea da. Itsasgoren eta itsasbeheren eragina ibaian nabari da, hiru kilometro ibaian gora ere; horrenbestez, txalupek ibaian gora egin dezakete Zubi Zaharra eta Errenteria auzoa igaro eta Berriatuko Arantzibia dorretxea ikusteraino. Hala ere, azken urteetan egindako zubiek bide hori oztopatu diete txalupa handiei. ».

Gaur egun ibaian gora igo daitezkeen txalupak oso txikiak dira, arraundun batel txikiak. Datu honek ez du informaziorik gehitzen herriko ekonomiari buruz. Antzina txalupak Arantzibia dorreraino igo zitezkeela esatea egokia izan daiteke, baina datu hori argi utzita: lehengo kontu bat dela. Horregatik gehitu nuen azken esaldia, zubiena. Hala ere paragrafo guztia berrantolatuko nuke, hobeto ulertzeko.

2 - Bigarren puntua:

Hau dio: «Itsasoarekin ditu lotuta herriak lan-jarduera nagusiak. Arrantza portua Euskal Herriko kairik garrantzitsuena da gaur egun alturakori dagokionez. Arrain-kontserbak, ontzigintza eta ontzi-konponketa eta mantenimendua ere azpimarratzekoak dira. Horrez gain, Ondarroa inguruan eremu industrial berriak atondu dira, bertan enpresa berri asko ezarri direla.»

Lehen sektorea ez da %18ra iristen. Hori horrela, ez zait egokia iruditzen hasierako esaldia, lan-jarduera nagusiak hirugarren sektoreari lotutakoak direlako.

Ontzigintza azpimagarragarria dela esatea ez da zuzena, Ondarroan ez baitago txaluparik egiten duen enpresarik.

Ondarroa inguruan eremu industrialak ezarri direla ere ondo azaldu behar den puntua da, eremu horiek Ondarroako lurretatik kanpo ezarri direlako.

—Aurreko iruzkin sinatugabea Ibai1984 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Eguerdi on @Ibai1984: Ba bai, ekonomiako arloak berrikuspen baten beharrean dago. Erreferentziak eta astirik baduzu zu zeu egin ahal duzu nahi izanez gero. Ondo izan -Oraina (eztabaida) 13:23, 26 maiatza 2020 (CEST)[erantzun]

Agurtza Osaren testigantzak azpieuskalkiak nahasten ditu[aldatu iturburu kodea]

Euskararen atalean Ahotsak proiektuak Agurtza Osari egindako elkarrizketa azaltzen da. Agurtzak ama bermeotarra zuen, eta nabari da bere euskalkian, bai azentuan eta baita hiztegia ere. Adibidez, "gakoen" esan ordez "gakoien" esaten du. Bigarren testigantza bat sartzea proposatzen dut. Adibidez, Ondarroako bi arrantzale hauena: https://ahotsak.eus/ondarroa/pasarteak/ond-011-029/

—Aurreko iruzkin sinatugabea Ibai1984 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Eguerdi on barriro @Ibai1984:. Errezoie dekozula uste dot. Neu enai bertakue baie ondarrutar-ondarrutarra ez dala emoten dau. Halan da guzti be gaur egungo gaztien berba eitxiko moduen kanbixue dator, ta urte gitxi barru total diferente egongo da kontu hau. Zeu eskribidu dozun moduen, artikulue kanbixaten ahalengiduko nai. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 13:34, 26 maiatza 2020 (CEST)[erantzun]