Eztabaida:Parte Zaharra (Donostia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Parte Zaharra / Alde Zaharra[aldatu iturburu kodea]

Nire uztez, "Alde Zaharra" egokiagoa da. Artikuluaren izena aldatu egin behar da. --JoulSauron 15:47, 28 Maiatza 2006 (UTC)

Ez nago ados. "Parte Zaharra" esan izan diote beti bertakoek auzoari. "Alde Zaharra" berrikiago asmatutakoa da. "Parte" hitza, "alde" bezain euskalduna da, bestalde.

Bai, hori izan da ez aldatzearen arrazoietako bat. Kabri, (erantzunak hemen) 17:59, 30 Maiatza 2007 (UTC)
Ba ni donostiarra naiz, eta ez det "Parte Zaharra" aldaera askotan entzun. Denak "Alde Zaharra" deitzen diogu nahiz eta aldaera berriagoa izan. Aldatzearen aldekoa naiz.
Goiko parte hartzailearentzat: denak? zein zarete "denak"? Kontu handiagoz esan behar dira gauza horiek. Auzo horri Parte Zaharra (eta baita Donosti Zaharra ere) deitu izan zaio, eta hala esaten dugu oraindik askok eta askok. Beste kontu bat da garbizalekeria ridikulo baten ondorioz "Alde" jator ustezkoagoa erabiltzen hasi zirela, duela zenbait urte, hainbat jende, nahiz eta beren aurrekoek Parte Zaharra esaten zuten (galdetu zure aurrekoei nola deitzen zioten auzo horri), kontuan hartu gabe, goian esaten den bezala, Parte hitza Alde bezain euskalduna dela. Horrelako aldaketa garbizaleak Plaza jarri ordez Enparantza jartzea bezain zentzugabekoak dira. Eta niri kaso egin bahi ez badidazu, egin kaso Koldo Mitxelenari: "Donostiako alderdi bati, ezagunetan ezagunena, Parte Zaharra deitzen genion guztiok, urtea joan eta urtea etorri, eta lasai bizi ginen, halaz ere. Orain berriz, Alde Zaharra bihurtu zaigu, mintzatzen ez den herriaren ondorioz..."
Donostiako webgunean Alde Zaharra agertzen da. Urteak joan eta etorri egiten dira, eta wikipedia XXI. mendeko entziklopedia da. Eta gaur egun Alde Zaharra deitzen da ofizialki. -Sikret8 16:09, 30 Maiatza 2010 (UTC)
Hori gezurra da. Donostiako webgunean Parte Zaharra agertzen da Alde Zaharra bezainbeste, XXi. mendean. Euskaltzaindiak Parte Zaharra hobetsi zuen bere datubasean, XXI. mendean. Bestalde, HITZAkoek ere Parte Zaharra hobesten dute, XXI. mendean. Wikipedia XXI. mendekoa da bai, baina aurreiritzi batzuek XX. mendekoak dirudite.--Mikel B. Sasikoa 18:38, 30 Maiatza 2010 (UTC)

Euskaltzaindiaren lotura hori eskaini dezakezu, Mikel?--Unai (esan) 18:49, 30 Maiatza 2010 (UTC)

Euskararen Donostiako Patronatuak "Parte Zaharra" darabil, antza: [1] --Unai (esan) 18:53, 30 Maiatza 2010 (UTC)
Euskaltzaindiaren datu-basearena aipatzean 'zuen' aditza erabili dut, orain EODAn bilduta dauden toponimia-izendegiaren lehen bertsioari buruz ari bainintzen. Hor, oraingo bertsioan ageri ez diren auzo eta izenak zeuden, Parte Zaharra eta Antigua ageri ziren, besteak beste.--Mikel B. Sasikoa 18:58, 30 Maiatza 2010 (UTC)

Emandako arrazoiak ikusita, dagoen bezala uztearen alde nago. Gainera, Donostiako Udalaren webgunean, oraintxe (2010-05-30eko 22:17 direla), 559 aldiz ageri da «Alde Zaharra»[2] (batzuetan, beste herri batzuetakoak izendatzeko: Mutrikuko Alde Zaharra...), eta 1.060 aldiz «Parte Zaharra»[3].

Euskaltzaindiaren webgunean ere bi formak ageri dira, baina arau indarrik gabe.

Beraz, biak sinonimotzat hartuko nituzke, eta «Parte Zaharra»ri lehentasuna eman. Orain dagoen bezalaxe, alegia. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:17, 30 Maiatza 2010 (UTC)

Goian azaldutako MItxelenaren iritziaz aparte, eta auzotarrok horrela deitu izan diogula alde batera utzita, udalak Parte Zaharra hobesten du izendegi ofizialean [4], auzokoen elkarteak ere izen hori erabiltzen du [5], eta, besteak beste, goian esan bezala Irutxuloko HITZAK ere hala erabiltzen du [6]; berdin Eusko Jaurlaritzako toponimia datu-basean [7]. Uste dut badela nahikoa arrazoi norberaren aurreiritziak utzi eta Parte Zaharra hobestekoa Wikipedian. --Mikel B. Sasikoa (eztabaida) 20:02, 30 azaroa 2015 (UTC)

Egina. --Xabier Armendaritz 2015-11-30, 21:10 (UTC)