Eztabaida:Ugalketa lan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ugalketa lan izenburua[aldatu iturburu kodea]

Ez zait iruditzen ugalketa lana kontzeptu egokia denik, erreproduzio lanak ez baitira ugalketara soilik mugatzen, eta gizarte erreproduzioari buruz hitz egiteko ugalketa lana erabiltzea desegokia dela deritzot. —Aurreko iruzkin sinatugabea Sortucreate (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-12-13, 18:30).

Ez dut uste hala denik. Izan ere, ugalketa eta erreprodukzio, kasu honetan, bete-beteko sinonimoak direlakoan nago. Eta gainera, ugalketa lan terminoa, erabili, erabiltzen da: [1], [2], [3] eta abar. --Xabier Armendaritz 2017-12-13, 22:39 (UTC)
Gauza bat da ugalketa eta erreprodukzio sinonimoak izatea, eta bestea eurak erabiltzean ematen zaion esanahiak berdinak izatea. Ugalketa kontu bat da, gizartean gertatzen dena "erreproduzitzea" ez da bakarrik ugaltzea, beste zentzu zabalagoa du. Azken urteotan, mezu instituzionaletatik harago, lan erreproduktibo kontzeptua irakurri dut gehiagotan, artikuluan ematen den testuinguruan: [4], [5], [6]. Azken honetan, itzultzaile foroa dena, hala azaltzen da kontzeptua:
« "Ekoizte-lana/ugaltze-lana" da burura etorri zitzaigun lehenengoa, baina ez dut uste horrek ondo islatzen duenik kontua zertan "Trabajo reproductivo" askoz kontzeptu zabalagoa da, ugalketari lotutako kontuez gain, familia osoaren "zaintza-lanak" (modu zabalean ulertuta), etxeko lanak eta abar hartzen dituelako. »
Beraz ni ere "lan erreproduktibo" jartzearen alde, ondo azalduz ugalketa eta erreprodukzioaren artean dagoen desberdintasun kontzeptuala. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:27, 14 abendua 2017 (UTC)
Kontua da ordea, beste hizkuntzek ez dutela bereizkuntza hori egiten: ingelesez reproductive labor, human reproduction, sexual reproduction; gaztelaniaz trabajo reproductivo, reproducción humana, reproducción sexual; frantsesez travail reproductive, reproduction humaine, reproduction sexuée. Euskarak zergatik izan behar du berezia, eta kultura hizkuntza nagusiek egiten ez duten bereizkuntza bat egin? --Xabier Armendaritz 2017-12-14, 11:27 (UTC)
Gaztelaniazko testu batek, adibidez, esaten badu «El término trabajo reproductivo se llama así porque hace referencia a la reproducción humana», gure hizkuntzan giza ugalketaren eta ugalketa lanaren arteko lotura estu hori galduko litzateke bereizkuntzarik izan ez behar litzatekeen tokian bereizkuntza egiteagatik... --Xabier Armendaritz 2017-12-14, 11:32 (UTC)