Eztabaida:Urriko Iraultza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Loturak jartzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Draza Mihailovitx. Ez da beharrezkoa loturak etengabe jartzea, kontzeptua agertzen den lehen aldia edo testuingurua ulertzeko beharrezkoa denean baino ez. Boltxebide, adibidez, ez da etengabe markatu behar, ezta jada agertu diren izenak ere. Animo! -Theklan (eztabaida) 12:11, 4 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Theklan Banekien ohikotan haalko politika zeramala Wikipediak, baina uste nuen halako artikulu luze batean agian beharrezkoa zela gehiagotan markatzea (irakurlearen erosotasunerako). Zer iruditzen zaizu geratzen diren ataletan (oraindik birpasatu gabekoetan), aral bakoitzeko BEHIN markatzen badut?--Draza Mihailovitx (eztabaida) 12:19, 4 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]
Draza Mihailovitx Ondo iruditzen zait, zuk lan gutxiago hartzeko zen! -Theklan (eztabaida) 12:53, 4 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Draza Mihailovitxen mezua Txokoan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!! Urriko Iraultzari buruzko aertikulua lantzen ibili naiz. Momentuz bukatu dut ekarpena (atsedentxo bat hartuko dut), hala ere zalantza batzuk ditut:

a) Iturrien aldetik, ez da izpiritu entziklopedistarekin egindako artikulu bat, izan ere, blog batentzat idatzi nuena ekarri dut hona eta "Wikipedia-modura sailkatu" dut; bana bere garaian ez nituen iturriak gorde (esan bezala blog batentzat idatzi nuen). Hurrengo egunetan irakurriko dut pixka bat honi buruz, ea iturri batzuk berreskuratzeko gai naizen. b) Agian argazki batzuk falta dira Otsaileko Irautlzaren artikuluak dituen modukoak, baina nik ez dakit hori egiten (behin saiatu nintzen argazki batzuk jartzen, eta sekulako txapuza egin nuen). d) Agian, (ez dakit zer deritzozuen) Iraultzarako arrazoiak ere aipatu beharko dira, aurreko hilabteko panorama edo ( hasi da egiten). Ez dakit nola ikusten duzuen.

Eskerrik asko - Draza Mihailovitx