Eztabaida:Zelta hizkuntzak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

manxera ala manera[aldatu iturburu kodea]

Man uharteko hizkuntzaren izena manera izan beharko lukeela uste dut, eta ez manxera. Hizkuntzen izenak asmatzeko, eskuarki, hitz egiten den eskualdearen izenari -era atzizkia gehitzen zaio. Horrela, eta eremu zeltikotik atera gabe:

Irlanda+era=irlandera Bretainia+era=bretainiera Kornubia+era=kornubiera

Manxera hitzaren kasuan, aldiz, erredundantzia bat dago, hizkuntzaren izena sortzeko ingelesezko hitzari berari (manx, Maneko hizkuntza, hain zuzen ere) atzizkia gehitu zaio. Badakit Euskaltzaindiak ontzat ematen duela, baina kontraesanean dago; europar hitza gabe europar hobesten badu, eta kanadiar hitza gabe kanadar kasu honetan manx edo manera aukeratu beharko luke, inolaz ere ez manxera. Galiziera edo kataluniera gabe katalanera edo galegoera aukeratu bagenu bezala da. —Aurreko iruzkin sinatugabea 87.223.127.235 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-02-25, 22:48).

Erredundantzia dago, dudarik gabe, baina horiek ez dira izena aldatzeko manerak. Eta horra hor manera euskal hitza, bere esanahi jatorrean erabilia. Beharbada horregatik onartuko zuen Euskaltzaindiak forma erredundante hori, manera izenak baduelako dagoeneko beste esanahi bat.
Euskaltzaindiaren arauren bat hautsi behar dugula uste baduzu, bozketa bat abiarazi behar duzu. Bozketa horretan Euskaltzaindiari kontra egitea onartzen bada (orain arte inoiz ez da onartu), orduan aldatu ahal izango duzu izen hori. Eutsi goiari, eta ez galdu txikikerietan, askoz akats larriagoak baititugu Euskal Wikipedian zuzentzeko. Adibidez, hemen duzu zuzendu beharreko artikuluen zerrenda luze bat (eta hor ez daude zuzentzea eskatzen duten guztiak). --Xabier Armendaritz 2016-02-25, 22:35 (UTC)