FC Astra Giurgiu
Itxura
| Sorrera | 1921 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Futbol zelaia | Stadionul Marin Anastasovici edukiera: 8.500 lagun inaugurazioa: 1963 (2012an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Errumaniako Liga I | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2020-21 | 15.a (jeitsi da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | www.afcastragiurgiu.ro | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
FC Astra Giurgiu (izen osoa Fotbal Club Astra Giurgiu) Errumaniako futbol talde bat da Giurgiu hirikoa. Errumaniako Kopa bat irabazi du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1921 urtean Ploiești hirian sortu zen Clubul Sportiv Astra-Română izenarekin. 1998 arte ez zen lehen mailara igo. Bost denboraldi egin zituen bertan eta 2003an Petrolul Ploiești-rekin elkartu zen. 2009 arte ez zen lehen mailara itzuli.
2012an Giurgiura joan zen eta izen berria hartu zuen, FC Astra Giurgiu. Urterik onena 2013-14 denboraldian izan zuen, Ligan bigarren egin eta Kopa irabazi baitzuen. 2016an azkenean bere lehenengo Liga txapelketa irabazi zuen. 2017an Kopako final berri bat jokatu zuen baina galtzaile atera zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errumanian: 3
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errumaniako Liga (1): 2016.
- Errumaniako Kopa (1): 2014.
- Errumaniako Superkopa (1): 2014.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errumanieraz) Webgune ofiziala