FC Banants
Sorrera | 1992 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Banants Stadium edukiera: 6.050 lagun inaugurazioa: 2008 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Armeniako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.fcbanants.am | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FC Banants (armenieraz Ֆուտբոլային Ակումբ Բանանց) Armeniako futbol talde arrakastatsuena da, Erevan hiriburukoa. Armeniako Liga bat eta 2 Kopa irabazi ditu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
FC Banants 1992an sortu zen Abovyan hirian (Kotayk probintzian), horregatik hasieran FC Banants Kotayk izena hartu zuen. Urte horretan gainera Armaniako lehenengo kopa irabazi zuen. Diru arazoak zirela eta, 1995ean Abovyan hiriko beste taldearekin egin zuen bat baina 2001ean berriz banandu eta Erevan hiriburura joan zen.
2003an FC Spartak Yerevan taldearekin egin zuen bat, baina Banants izena mantendu zuen eta Spartak gazteen taldea bihurtu zen. 2003 urtea bikaina izan zen Ligan 2. egitea lortu baitzuen eta kopako finalera iritsi baitzen. 2004 urtean berriz jokatu zuen kopako finala eta berriz galtzaile izan zen, oraingoan penalti jaurtiketatan. 2007an bere bigarren kopa irabazi zuen.
Azken urteetan kopako finaletan ohikoa izan da eta 2016an titulua lortu du. Aurrez 2014an bere lehenengo liga irabaztea lortu du.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Armenian: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Armeniako Liga (1): 2014
- Armeniako Kopa (3): 1992, 2007, 2016
- Armeniako Superkopa (1): 2014.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Armenieraz) Webgune ofiziala