Armeniako futbol liga (armenieraz Բարձրագույն Խումբ, Armeniako Premier Liga) Armenian jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1992an abiatu zen Sobietar Batasuna desegin ondoren eta FC Pyunik da txapelketa gehien irabazi dituena, 10 jarraian irabazi baitzituen.
1936 eta 1991 artean Sobietar Batasuneko eskualdeko liga bat baino ez zen. Hala ere aipatu behar da 1973an Ararat Yerevan Sobietar Batasuneko Futbol Ligako txapelduna izan zela, beste talde armeniarrek lortu ez zutena.
¹ 1992an lehenengo bi taldeek puntuetan berdinduta bukatu zuten eta biak izendatu ziren txapeldun.
² 2008an lehenengo bi taldeek puntuetan berdinduta bukatu zuten. bien arteko txapelduna erabakitzeko elkarren aurkako partida jokatu zuten eta Pyuniken luzapenean 2-1 irabazi zion Ararat Yerevani.