FK Vardar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
FK Vardar
Sorrera 1947
Futbol zelaia Philip II Arena
(edukiera: 33.460 lagun)
Presidentea Mazedoniako Errepublika Mirko Spaseski
Entrenatzailea Mazedoniako Errepublika Aleksandar Vasoski
Liga Mazedoniako liga
2017-18 2.a
Webgunea http://new.fkvardar.mk/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FK Vardar (mazedonieraz ФК Вардар Cкoпje, izen osoa Fudbalski klub Vardar Skopje) Mazedoniako Errepublikako futbol talde arrakastatsuena da, Skopje hirikoa. Mazedoniako 7 liga eta 5 kopa irabazi ditu, eta Jugoslaviako Kopa bat ere irabazi zuen 1961ean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FK Vardar 1947an sortu zen "Vardar" izeneko zinema aretoan, hortik bere izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jugoslaviako garaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo titulua 1961eko Jugoslaviako Kopa izan zuen, oraindik bigarren mailako taldea izanda, izan ere 1963 arte ez baitzuen lortu Jugoslaviako lehen mailara sartzea. 1987an Jugoslaviako liga irabazi zuen eta Europako Koparako sailkatu zen. Hala ere ligan zehar hainbat irregulartasun antzeman ziren eta ligako 12 talderi seina puntu kendu zizkioten, tartean Vardarri ere bai, eta beraz titulua ez zuen lortu, hirugarren gelditu baitzen sailkapen nagusian. Hala ere Europako Kopan bera aritu zen hurrengo urtean.

Mazedonian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazedoniako txapelketak abiatu zirenean FK Vardar puntako taldea izan zen eta lehen hiru ligak beraz eskuratu zituen, baita bi kopa ere. Gaur egun bera da Mazedoniako talderik indartsuena. Azken hamarkada honetan 4 liga irabazi ditu, 2012, 2013, 2015 eta 2016koak.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazedonian: 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jugoslavian: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (0): 1987an irabazi zuen baina ondoren titulua kendu zitzaion.
  • Kopa (1): 1961.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Vardarrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2017-18 UEFA Europa League Liga fasea Vardar
Real Sociedad
0-6
3-0
Real Sociedad
Vardar

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]