Mitropa Kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitropa Kopa
Antolatzailea Austria, Hungaria
Txekoslovakia, Italia eta
Jugoslaviako federazioak.
Garaia 1927-1992
Eremua Erdialdeko Europa
Garaipen gehien Hungaria Vasas Budapest (6)

Mitropa Kopa Erdialdeko Europa jokatu zen futbol txapelketa izan zen, 1927an hasi eta 1992 arte iraun zuena. Europako Koparen aurrekaria kontsideratu izan da sarritan.

Podiuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Vasas Budapest
6 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bologna
3 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Sparta Praga
3 Kopa

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Challenge Cup (1897-1911)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897an Austria-Hungariako Inperioko futbol txapelketa sortu zen. Talderik gehienak Viena, Budapest eta Pragakoak ziren eta Challenge Cup izenarekin 1911 arte jokatu zen. Vienako taldeak izan ziren arrakastatsuenak, 9 garaipen lortu zituzten. Ferencvárosi TC hungariarra izan zen vienarra ez zen talde garaile bakarra.

  • Garaipenak:
Taldea Garaipenak Urteak
Austria Wiener AC 3 1901, 1903, 1904
Austria First Vienna FC 2 1899, 1900
Austria Vienna Cricket FC 2 1898, 1902
Austria Wiener Sportclub 2 1905, 1911
Hungaria Ferencvárosi TC 1 1909

Lehenengo garaia: 1927-1939[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerrak Austria-Hungariako Inperioa desegin eta hainbat herrialde berri sortu ziren. 1920. hamarkadan herrialde bakoitzak bere liga profesionala eratu zuen eta aintzinako inperioko herrialdeen arteko txapelketa antolatzea erabaki zen. Hasiera batean Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslaviako taldeek hartu zuten parte, baina 1929an Italiako taldeek jugoslaviarren tokia hartu zuten.

Txapelketa horretan trebatu ondoren, herrialde bakoitzeko selekzioen mailak gora egin zuen eta horrek txapelketa bera nabarmen indartu zuen. Italiak bi Munduko Futbol Txapelketa irabazi zituen (1934 eta 1938), Lehenengo finalean Txekoslovakia aritu zen eta bigarrenean, Hungaria.

Bigarren garaia: 1950-1982[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerrak 11 urteko etena eragin zuen. 1951n Zentropa Cup izenarekin hasi zen berriz. 1958an Donaupokal izena hartu zuen ("Danubioko Kopa") eta Jugoslaviako taldeak berriz sartu ziren txapelketan. Ordurako Europa osoko txapelketa bat antolatzeko asmoa agertu zen eta horrela sortu zen Europako Kopa. 1960an 6 herrialdetako futbol selekzioen arteko txapelketa jokatu zen eta Hungariak irabazi zuen. Hurrengo urtean berriz ere kluben arteko txapelketa izatera itzuli zen baina ordutik aurrera Mitropa Koparen garrantzia nabarmen jaitsi zen, Europako Koparen mesedetan.

Azken garaia: 1983-1992[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. hamarkadaren hasieran txapelketa anekdotiko bihurtu zen eta 1983tik aurrera herrialdeko bakoitzeko bigarren mailetako txapeldunen artean jokatu zen. 1992an azken ekitaldia izan zen eta FK Borac Banja Lukak irabazi zuen: finalean mila ikusle ere ez zeuden.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea
1927 Txekia AC Sparta Praga
1928 Hungaria Ferencvárosi TC
1929 Hungaria Újpest FC
1930 Austria SK Rapid Wien
1931 Austria First Vienna FC
1932 Italia Bologna FC
1933 Austria FK Austria Wien
1934 Italia Bologna FC
1935 Txekia AC Sparta Praga
1936 Austria FK Austria Wien
1937 Hungaria Ferencvárosi TC
1938 Txekia SK Slavia Praga
1939 Hungaria Újpest FC
1940-
1950
ez zen jokatu
1951 Austria SK Rapid Wien
1952-
1954
ez zen jokatu
1955 Hungaria Vörös Lobogó (MTK)
1956 Hungaria Vasas Budapest
1957 Hungaria Vasas Budapest
1958 Jugoslavia Belgradeko Izar Gorria
1959 Hungaria Budapest Honvéd FC
1960 Hungaria Hungariako selekzioa*
1961 Italia Bologna FC
1962 Hungaria Vasas Budapest
1963 Hungaria MTK Budapest
1964 Txekia AC Sparta Praga
1965 Hungaria Vasas Budapest
1966 Italia ACF Fiorentina
1967 Txekia FC Spartak Trnava
1968 Jugoslavia Belgradeko Izar Gorria
1969 Txekia FK Inter Bratislava
1970 Hungaria Vasas Budapest
1971 Jugoslavia NK Čelik Zenica
1972 Jugoslavia NK Čelik Zenica
1973 Hungaria FC Tatabánya
1974 Hungaria FC Tatabánya
1975 Austria FC Wacker Innsbruck
1976 Austria FC Wacker Innsbruck
1977 Jugoslavia FK Vojvodina
1978 Jugoslavia FK Partizan
1979 ez zen jokatu
1980 Italia Udinese Calcio
1981 Txekia Tatran Prešov
1982 Italia AC Milan
1983 Hungaria Vasas Budapest
1984 Austria SC Eisenstadt
1985 Jugoslavia NK Iskra Bugojno
1986 Italia SC Pisa
1987 Italia Ascoli Calcio
1988 Italia SC Pisa
1989 Txekia FC Baník Ostrava
1990 Italia AS Bari
1991 Italia FC Torino
1992 Jugoslavia FK Borac Banja Luka

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Hungaria Vasas Budapest 6 1956, 1957, 1962, 1965, 1970, 1983
Italia Bologna FC 3 1932, 1934, 1961
Txekia AC Sparta Praga 3 1927, 1935, 1964
Austria FK Austria Wien 2 1933, 1936
Hungaria Ferencvárosi TC 2 1928, 1937
Hungaria Újpest FC 2 1929, 1939
Austria SK Rapid Wien 2 1930, 1951
Hungaria MTK Budapest 2 1955, 1963
Jugoslavia Belgradeko Izar Gorria 2 1958, 1968
Jugoslavia NK Čelik Zenica 2 1971, 1972
Hungaria FC Tatabánya 2 1973, 1974
Austria FC Wacker Innsbruck 2 1975, 1976
Italia SC Pisa 2 1986, 1988
Txekia SK Slavia Praga 1 1938
Hungaria Budapest Honvéd FC 1 1959
Hungaria Hungariako selekzioa 1 1960
Italia ACF Fiorentina 1 1966
Txekia FC Spartak Trnava 1 1967
Txekia FK Inter Bratislava 1 1969
Jugoslavia FK Vojvodina 1 1977
Jugoslavia FK Partizan 1 1978
Italia Udinese Calcio 1 1980
Italia AC Milan 1 1982
Austria SC Eisenstadt 1 1984
Jugoslavia NK Iskra Bugojno 1 1985
Italia Ascoli Calcio 1 1987
Txekia FC Baník Ostrava 1 1989
Italia AS Bari 1 1990
Italia FC Torino 1 1991
Jugoslavia FK Borac Banja Luka 1 1992

Herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garai hartako herrialdeak:
Herrialdea Garaipenak Taldeak
 Hungaria 15 Vasas (6), Ferencvárosi (2), Újpest (2), MTK (2), Tatabánya (1), Honvéd (1), Hungariako selekzioa (1)
 Italia 11 Bologna (3), Pisa (2), Fiorentina (1), Udinese (1), Milan (1), Ascoli (1), Bari (1), Torino (1)
 Jugoslavia 8 Izar Gorria (2), Čelik (2), Vojvodina (1), Partizan (1), Iskra (1), Borac (1)
 Austria 7 Austria (2), Rapid (2), Wacker (2), Eisenstadt (1)
Txekia Txekoslovakia 7 Sparta Praga (3), Slavia (1), Spartak Trnava (1), Inter (1), Baník (1)
  • Gaur egungo herrialdeak:
Herrialdea Garaipenak Taldeak
 Hungaria 15 Vasas (6), Ferencvárosi (2), Újpest (2), MTK (2), Tatabánya (1), Honvéd (1), Hungariako selekzioa (1)
 Italia 11 Bologna (3), Pisa (2), Fiorentina (1), Udinese (1), Milan (1), Ascoli (1), Bari (1), Torino (1)
 Austria 7 Austria (2), Rapid (2), Wacker (2), Eisenstadt (1)
 Txekia 5 Sparta (3), Slavia (1), Baník (1)
 Serbia 4 Izar Gorria (2), Vojvodina (1), Partizan (1)
 Bosnia-Herzegovina 4 Čelik (2), Iskra (1), Borac (1)
 Eslovakia 2 Spartak (1), Inter (1)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]