Edukira joan

Muga transformatzaile

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Faila transformakor» orritik birbideratua)

Lerro gorria faila transformatzailea

Muga transformatzaileak edo kontserbakorrak plaka tektonikaren teoriaren barruan plaken artean egon daitezkeen hiru mugetako bat da. John Tuzo Wilsonek onartu zuen bezala, frikzioa dela eta plaka ezin dira bata bestearen ondotik ezer gertatu gabe igaro. Benetan gertatzen dena estresa bi plaken alboetan metatzen dela da eta bi plaketan indar honek arrokek duten euste gaitasuna baino handiagoa denean energia askatzen da. Askatze hori bat-batekoa izan daiteke edo denboran zehar, arroken erreologiaren arabera. Behe lurrazaleko eta mantuko arrokek modu gradualean metatzen dute deformazioa, baina hauskorra den litosferaren goikaldea hauste da eta energia modu instantaneoan askatzen da. Askatze honen ondorioz lurrikarak sortzen dira, muga mota honetan ohikoa den fenomenoa.

Honen adibide on bat San Andres faila da, Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldean. Bertako faila sistema muga transformatzaile bat da, non Pazifikoko plaka eta Ipar Amerikako plaka bata bestearekiko alboz mugitzen diren (Pazifikokoa ipar-mendebalderantz Ipar Amerikaren arabera). Beste adibide batzuk Anatoliako faila edo Zeelanda Berriko Faila Alpinoa dira. Kaliforniako kostaren aurrean Mendocino haustura ere mota honetakoa da.

Falla mota hauek limite plaka kontserbadore izenez ere ezagutuak dira, litosfera ez sortu ez suntsitu egiten dutelako.

John Tuzo Wilson.

John Tuzo Wilson (1908-1993) geologo kanadiarrak oso ekarpen interesgarri bat egin zuen. Lurraren historiaren zehar apurketa eta bilketako prozesuak ziklikoki aritu dira, multzo kontinentalak zatituz eta beranduago zati desberdin horiek berriro superkontinente bakar batean elkartuz . Bere ohorean, prozesu zikliko honi Wilsonen ziklo superkontinentala edo Wilsonen zikloa deitu zioten.

Hauek dira ziklo honen fase edo urratsak:

Ozeano bat agertzean hasten da, eta kontinenteek talka egitean ozeano hori desagertzen da.

Ondoren, obdukzioa gertatzen da. Kontinenteen arteko talken ondorioz mendikateak eta ofiolitak sortzen dira. Ofiolita bat litosfera ozeanikoak subdukzitutako hondakinek eta tolesturan sortutako material metamorfikoek osaturiko nahasketa izango da.

Muga tranformatzaileen eta Muga transkurrenteen ezberdintasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muga transformatzaileak muga transkurrenteekin askotan nahastuak izaten dira, beraien artean erlazio handia dutelako. Bi muga motak mugimendu berak jasaten dituzte, baina horrez gain muga transformatzaile bat beste plaka mota baten baturarekin amaitzen edo hiltzen da. Bestalde muga transkurrenteak beste edozein kaparekin batu gabe amaitzen edo hiltzen dira. Horrez gain transformatzaileak deformazio berdina dute faila osoan zehar eta transkurrenteak bestalde erdialdean deformazio nabarmenagoa jasaten dute ertzekin alderaturik. Azkenik muga transformatzaileak plaka tektonikoekin limitea eratu dezakete bestalde muga transkurrenteek ez.

Muga baten eragina tensioa pairatzekoa da, konpresio, luzapen, lurrazaleko arroken gainazaletan edo lur azpian sor daitekeena. Muga hauek tentsioa pairatzeko ozeano krestetan edo subdukzio zonetara higitzen dute. Ahultasun plano gisa ere jarduten dute, eta ondorioz, grieten zatiketa gerta daiteke.

Muga tranformatzaleak askotan batura segmentuetan aurkitzen dira. Ozeano erdiko krestetan fondo ozeaniko berria eratzen da etengabe, honen ondorioz itsas ondo berria bultzatua eta kanporatua izaten da bretxa ozeanikoetatik kontineenteruntz. Kilometro batzuz separaturik egon arren segmentu hauek batzuetan lurrazal ozeanikoko zati batzuk elkarrekiko aurkako norabidean elkarri bultzatzea eragiten da. Honen ondorioz mugimendu lateral honek muga transformatzaileak eratzen ditu

Tranformazio mugak desplazamendu mugekiko ezberdin mugitzen dira lurzoru ozeanikoko bretxetan. Elkarrekiko urrunketa mugimendua eduki beharren beste desplazamendu mugek bezala, muga transformatzaileak ez dira tokiz  mugitzen dira, muagren posizioa toki berean mantentzen da eta sortutako lurzoru ozeaniko berria beraiengandik urrunduz mugitzen da. Fenomeno honen aztarnak eta frogak lurrazal ozeanikoko plaka paleomagnetikoetan aurki daitezke.

San Andreseko faila

Geryak idatzitako paper batean, muga transformatzaileen sorrera lurzoru ozeanikoko plaken bretxen segmentuen errotazio eta luzapenen ondorioz eraginik dagoelari buruz teorizatzen du. hau denbora luze batean zehar gertatzen den zerbait da, bretxa edo espantsio guneak lerro zuzen batetik pixkanaka lerro kurbatu batean deformatzen direnean. Forma honen austurek muga transformakorrak eratzen dituzte amaieran. Hau gertatzen den momentuan mugaren tentsio aldatu egiten da, hasieran luzeeran zegoen tentsioa tentsio lateralean bilakatzen da. Bonattik eta Cranek eginiko ikerketa batean, peridotita eta gabroa bretxa transformakorren ertzetan aurkituak izan ziren. Arroka mota hauek lurraren barnean eratutako arrokak dira, mantuan, eta ondoren azkar lurrazaleara irteten dira. Froga honek ondo ozeanikoa etengabe eratzen hari dela frogatzen du eta plaken tektonikaren teoria babesten du.

Muga transformatzaileak bi plaka tektonikoen artean kokatzen dira. Puskatzen dauden zonak kontinentetara bultzatuak direlako dira.Ozeanoaren behealdeko kresta hauek ehundaka miletara aurkitu daitezke ozeano hondoan.

Erdialdeko ozeanoaren gailur eraldatuen adibide nabarmenenak Hego Amerikan eta Afrikan Atlantikokoak dira. San Pablo, Romanche, Kate eta Ascension haustura gune bezala ezagutzen direnak, eremu horiek ridge sakonengatik errex identifika daitezke.

. Beste kokaleku batzuk honakoak dira: Ekialdeko Pazifikoko Ipar-ekialdeko Ozeano Barea, Iparraldeko San Andreas Fault-ekin bat egiten duena.

Muga tranformatzaileak ez dira bakarrik ozeanoetan aurkitzen. Horietako asko lurrazal kontinentalean aurkitzen dira. Adibide ezagunena San Andreaseko muga da, EEUUko mendebaldeko kostan. Bertan Dortsal Pazifiko Orientala eta Juan de Fuca plakaren zati bat juntatzen dira. San Andreaseko failaren sorrera geologikoki hitz eginda oso berria da, duela 34 eta 24 milloi urteen arteko garaian eratu zen, Oligozeno garaian.

Lehenago aipatutako John Tuzo Wilsonek, faila transformatzaileen sistema egiaztatzeko lanean esan zuenez, muga transformatzaileak beste faila batzuetara edo plaka tektonikoen limiteetara konektatuak egon behar dira bi aldeetatik. Baldintza hori dela eta, failak luzera handitu dezakete, luzera iraunkorra mantendu  edo murriztu. Aldaketa hauek muga transformatzailearekin kontaktuan zer jartzen den baldintzatzen du. Hori dela eta, 6 muga transformatzaile ezberdin sailkatu zituen John Tuzo Wilson geologoak eta 6 horiek 3 fenomeno ezberdinetan:

Eraldaketa-hutsegiteak eraketa-zentro baten eta subdukzio-zona baten goiko blokea lotzen dituen egoeretan edo azpiunitate-zonaldeetako bi goiko blokeak lotzen dituen egoeretan, failaren luzera handitu egingo da eta bi mota bereizten dira:

Luzera iraunkorra: beste kasu batzuetan,failak etengabeko luzeran mantentzen dira. Kausa hauek arrazoi askotara aitortu daitezke.Adibidez, bi gailur elkartzen direnean, luzera mantendu egiten da bi gailurren kanpo hedapenaren ondorioz. Hemen 3 mota desberdintzen dira:

Behin o behin ere luzera murriztu egiten da, baina fenomeno hau gutxitan gertatu ohi da. Bi subdukzio plaka faila baten bidez loturik badaude gerta daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1.  Kearey, K. A. (2007). Global Tectonics. Hoboken, NJ, USA: John Wiley & Sons. pp. 84–90.
  2.  Reid, H.F., (1910). The Mechanics of the Earthquake. in The California Earthquake of April 18, 1906, Report of the State Earthquake Investigation Commission, Carnegie Institution of Washington, Washington D.C.
  3.  Wilson, J.T. (24 July 1965). "A new class of faults and their bearing on continental drift". Nature207: 343–347.
  4.  Sykes, L.R. (1967). Mechanism of earthquakes and nature of faulting on the mid-oceanic ridges, Journal of Geophysical Research, 72, 5–27.
  5. Gerya, T. (2010). "Dynamical Instability Produces Transform Faults at Mid-Ocean Ridges". Science329: 1047–1050
  6. Bonatti, Enrico; Crane, Kathleen (1984). "Oceanic Fracture Zones". Scientific American5: 40–52.
  7. Atwater, Tanya (1970). "Implications of Plate Tectonics for the Cenozoic Tectonic Evolution of Western North America". Bulletin of the Geological Society of America81: 3513–3536
  • International Tectonic Dictionary – AAPG Memoir 7, 1967
  • The Encyclopedia of Structural Geology and Plate Tectonics – Ed. by Carl K. Seyfert, 1987

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]