Faros

Koordenatuak: 31°12′07″N 29°52′15″E / 31.20194°N 29.87083°E / 31.20194; 29.87083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandriako faroa, Jansson Jansoniusen atlasean.

Faros (antzinako grezieraz: φάρος Fáros; arabieraz: منارة) Antzinako Egiptoko uhartea zen, Alexandriatik hurbil zegoena. K. a. 285. urtean, Ptolomeo II.a Filadelfok 1.300 metroko kai luze batez lotu zituen uhartea eta Alexandriako hiria. Ondoren, Knidoko Sostratoren zuzendaritzapean, 135 metroko marmolezko dorre bat eraiki zen, hiru mailatan banatua, eta goialdean sua gauero piztu zedila agindu zuten, itsasontziek porturako bidea aurki zezaten. Antzinakoek Munduko Zazpi Mirarien artekotzat zuten dorre hura. Lurrikara batek amildu zuen 1302an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

31°12′07″N 29°52′15″E / 31.20194°N 29.87083°E / 31.20194; 29.87083